|
|
| Kirola |
Urtean zehar egiten diren kirol-jardueren artean, hiru dira aipagarrienak, historia eta errotzeagatik: PILOTA, TRAINERU-ESTROPADAK eta HERRI KIROLA.
|
 |
Zesta-punta
Pilota, hain zuzen ere, ZESTA-PUNTA, dela medio, eskualde honetako hainbat pilotari gazte munduko pilotaleku garrantzitsuenetara heldu dira. Euskal kirolen artean, zesta-punta da ezagunena munduan. Eskualde honetan ezinbestekoa da; esaterako, Markina-Xemeingo pilotalekuari “Pilotaren Unibertsitatea” esaten diote munduko pilotazaleek. Urtean zehar, batez ere, udaldian, Markina eta Berriatuko pilotalekuetan lehiaketa eta erakustaldi ikusgarriak egoten dira.
http://euskaljaialai.com/euskera/nortzuk.html |
 |
Arrauna
Traineru-, trainerilla- eta batel-ESTROPADEK, garai bateko itsas jardueretan dute sorburua. Itsas gizon eta emakumeen kirola da, eta, ondorioz, Lekeitio eta Ondarroako uretan egin ohi dira. Estropada-modalitatea zein den, estropada-denboraldia hil batean ala bestean egingo da, udaberritik udara bitartean.
http://www.ligaact.com/clubes/isuntza/index.php?idioma=euskara |
 |
Herri-kirolak
Ez dago, herri edo auzorik, txikia izanda ere, jaietan HERRI-KIROLen erakustaldi eta lehiaketarik antolatzen ez duenik.
Esate baterako, Berriatuan, San Pedro egunean, idi-probak egiten dira. Markina-Xemeinen ere egiten dira, eta Ispasterren, idi-probak ez ezik, zaldi-mando probak ere egiten dira.
Etxebarriko jaietan, herri-kirol askoren erakustaldiak egiten dira.
|
 |
Txirrindularitza
Txirrindularitzari dagokionez, honako hauek aipa genitzake: Ispasterreko Ziklo-kros Sari Nagusia, Berriatuko San Gregorio txirrindularitza-itzulia, Markina-Xemeingo Sabin Foruriaren oroimenezko saria eta “Dinamartxa” de Ondarroako “Dinamartxa” ibilaldi zikloturista.
|
 |
Atletismoa
Eskualde honetako atletismoaren egutegiaren barruan, proba hauek daude: Ondarroako “Egia-Iriondoren oroimenezko saria” lasterketa, Ispasterreko krosa, Lekeitioko betiko San Silvestre lasterketa ezaguna, Etxebarriko duatloi lehiaketak, eta Lekeitioko triatloi txapelketak. Lekeition egiten da azken urteotan, hain zuzen, gorako jauziaren hiri-txapelketa interesgarria.
|
 |
Igeriketa
Udaldian, Ondarroa eta Lekeitioko uretan, bi igeriketa-txapelketa egiten dira itsas zabalean.
|
 |
Mendiko txangoak
Eta bukatzeko, aipatu beharra dago, eskualde honetan oso errotua dagoen jarduera: mendiko txangoak, hala nola, Markina-Xemeingo “Artibai Mendigoizale Taldea” eta Ondarroako “Aurrera Mendi Taldea” izenekoek antolatzen dituztenak.
|
 |
|
1 . orrialdea 1
|
|