[castellano] [english] [français]
[Sarrera] Turismo bulegoak Telefono interesgarriak  Deskarga gunea Bideoa  
    [Zure iritzia] [Loturak] [Web mapa]
Aurkitu
 
Atseden hartu
 
Etorri
 
Bisitatu
 
Ibili
 
Jardun
Xendazaletasuna 
Otoio eskalada eskola 
Jarduerak 
Bizi
 
Gozatu
 
Herrira bueltatu
Herrika bilatu
Lekeitio
Gizaburuaga
Ispaster
Ziortza-Bolibar
Etxebarria
Ondarroa
Berriatua
Mendexa
Munitibar
Aulesti
Markina-Xemein
Lekeitio
Markina-Xemein
Ondarroa
Ondarroa
Amoroto
Aulesti
 
     
 Lekeitio
LEKEITIO-LUMENTZA-MARIERROTA-GARRAITZ UHARTEA
Bideari ekingo diogu Lekeitioko Larrotegi kaletik. Hemendik Lumentza mendiaren gailurrerantz abiatuko gara bertan dauden hiru gurutzetara heldu arte. Joan den mendean, karlistadetan, mendiaren gailurrari goiko aldea moztu zioten etsaiei jaurtigai astunak jaurtitzeko kanoiak jartzeko. Hori zela eta, zelaigunea aparta da Erdi Aroko Lekeitioko hiribildua ikusteko, bai eta Ispaster eta Mendexa alboko herriak eta Bizkaiko Golkoa ikusteko ere.
 
Iraupena Ordu eta erdi
Luzera 5000m.
Malda 120m.
Zailtasuna Tartekoa-handia (padurako bide-zatia)
Ibilbide-mota naturaz gozatzeko, paisaiak ikusteko.
Bidea Oinez
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1
PR-Bi 142 bideari ekingo diogu Lekeitioko autobus-geltokian, Larrotegi kalean hain zuzen, eta Atea kalerantz abiatuko gara. Gure eskuinean Mandaska iturria ikusiko dugu, eta gure aurrean, Portale Zaharreko Kristo Santuaren santutxoa edo Atea Portaleko santutxoa. Oinezkoen pasabidea gurutzatuko dugu eta ezkerretara joko dugu. Metro batzuk ibili eta Itxaropenaren iturrira helduko gara. Jarraian, Dendari kalearen hasieran, eskuinera doan bidexka meharra aurkituko dugu: hemendik abiatzen da ezkerretara estugunea, Erdi Aroko harresi baten horma-atala duena. Estugunean abiatuz bidegurutze batera helduko gara, Andre Maria Nahigabetuaren imajina duena. Han dago ere ekingo diogun PR-Bi 142ko bidea seinalatzen duen gezia.

2
Bidegurutzean eskuinera hartuko dugu, eta bide harriztatu batetik, Gurutze-bide zuinkatua duena, zelaigunera helduko gara, garai batean hiribilduko ur-biltegia izan zenera. Hantxe norabide-gezi bat dago, bi norabide seinalatzen dituena: Lumentza haitzuloa edo Lumentza mendia. Gu mendiaren gailurrerantz abiatuko gara, bidea hausteko aukera badugu ere: 5 minutu bakarrik behar izango ditugu Lumentza haitzuloaren
inguruak bisitatzeko, haitzuloa jendearentzat itxita badago ere.

3
Ur-biltegitik joan eta bide nagusian segi dugu, artadia zeharkatuz eta Gurutze-bideari jarraituz, mendiaren tontorrean dauden hiru gurutzetara heldu arte. Joan den mendean, karlistaldietan, mendiaren gailurrari goiko aldea moztu zioten etsaiei jaurtigai astunak jaurtitzeko kanoiak jartzeko. Hori zela eta, zelaigunea aparta da Erdi Aroko Lekeitioko hiribildua ikusteko, bai eta Ispaster eta Mendexa alboko herriak eta Bizkaiko Golkoa ikusteko ere. Handik zer ikusten dugun jakiten laguntzeko informazio-mahaia jarri dute gailurrean.

4
Tontorretik bista ederrak ikusi ondoren, bide berean goitik behera abiatuko gara, eta inguratzen gaituen kantabriar artadiari begiratuko diogu arretaz. Andre Maria Nahigabetuaren imajina dagoen bidegurutzean eskuinera hartuko dugu eta hilerrira jaitsiko gara eskaileretatik. Eskaileren bukaeran eskuinera hartuko dugu berriro, Andre Maria eliza ezkerretara utziko dugu eta Santa Elena etorbidean sartuko gara. Etorbidean barrena Isuntza hondartzaren gainean dagoen Uribarren parketik igaroko gara, eta izen bereko zubira helduko gara. Zubia eskuinaldetik zeharkatuko dugu, atzean zubiaren historia azaltzen duen taula utziko dugula. Zubiaren beste aldean eskuinera hartuko dugu behera eginda, Marierrota errota zaharreraino. Hemen, marea-errota horren historia eta funtzionamendua-ren berri emango digu taula batek.

5
Ibaian gora abiatuko gara, kontuan harturik bidexka-zati hau ez dela edonorentzat egokia. Trebatuenok, beraz, errotako informazio-taula atzean utzi eta zementuzko mendi-bidetik jarraituko dugu, gero, legarrezko pistatik, eta azkenik, ur-ponpa dagoen eraikinaren ondoko lokatzezko mendi-bidetik, ubidetik, etxe bateraino heldu arte. Etxean zurezko zubitxoa zeharkatuko dugu eta hesiaren ertzetik ibiliz, altzifreraino abiatuko gara. Gero, bidean goitik behera, eskuinera hartuko dugu mendi-bide zabaletik.

Metro batzuk egingo ditugu eukaliptoen artean, eta bideen elkar-gunean behera egingo dugu Telleria baserriraino. Baserria ezkerretara utzi eta bidean segituko dugu; errekatxoa zeharkatu eta haritzen artean ibiliko gara, paduraren ibaiertzean beti. Burdinesi bat zeharkatu eta itsasadarren urertzean dagoen zelaigune ederrera helduko gara, antzara-egunean gabarrak uzten direnera. Bideari ekingo diogu, bidexkan gora eginda; gero, goitik behera abiatuko gara eskuinera, eta eremu batera helduko gara. Han, abereentzako bi hesi zeharkatu eta Leagi zubira helduko gara. Zubia zeharkatuko dugu, eta 20 metro inguru errepide nagusitik ibili ondoren, behera egingo dugu eskuinera, lehenengo legarrezko bidean, eta, araztegiaren ertzetik jarraituko dugu bide asfaltatuan. Gero, errepide nagusira itzuliko gara, eta errepidean abiatuko gara Lekeitioraino.

6
Itsasbeheran, Garraitz irlarantz abiatuko gara Marierrota marea-errotatik. Irlara heltzeko, zubia zeharkatuko dugu berriro, eta parkera heldu baino lehen, eskuinera hartuko dugu eta Isuntza kalean sartuko gara, hondartzaraino. Hondartzaren aurrean malekoia dago, itsasadarrak daramatzan jalkinak portuan sar ez daitezen eta itsasadarra bideratzeko eraiki zena. Malekoia itsasbeheran bakarrik ikus daiteke, eta itsasbeheran
besterik ez dugu izango Garraitz irlara heltzeko aukera.
Gure ibilbidea bukatzeko, malekoia zeharkatuko dugu berriro, Isuntza hondartza zeharkatuko dugu, Indenpendentziaren plazaraino, eta plazan eskailerak gora hartuko dugu, Udaletxearen ondoan, eta aurrera jarraituko dugu, Gamarra plaza txikiraino. Plaza honetan, Erdi Aroan eskulangileen kalea zen Dendari kalean abiatuz, Atea kalera helduko gara, autobus-geltokiraino.



 Gizaburuaga
EGUEN (GIZABURUAGA)-OIBAR-TELLERIA-MADALENBASO-EGUEN (GIZABURUAGA)
Erosoa eta motza den ibilaldi honek, Gizaburuagako inguruak ezagutzeko aukera ematen digu; Lea ibaiaren ertzeko ondoko bailaratik, gertuko Menditxiki eta Tarteka mendien hegaletaraino. Honela Telleria basoa, Solobarria eta Madalenbaso bezalako enklabeak edo Okamika eta Eguen auzoak, ondo zaindutako baserriekin, zeharkatuko ditugu.
 
Iraupena 1 ordu 15 min.
Luzera 5.085 m.
Malda 160 m.
Zailtasuna Tartekoa
Ibilbide-mota Natura-paisaiak ikusteko
Bidea Oinez
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1
Gizaburuagako plazan, udaletxearena aurretik eta pilotalekuaren ondotik, Munitibarretik Lekeitiora doan errepidea hartuko dugu, Munitibarreko norabidean. Pilota-probaleku aurretik igarota eta Lea ibaia jarraituz abiatuko gara. 400 bat metrotan, Oibar baselizara iritsiko gara, XVIII.mendeko eraikin barroko bat. Puntu honetan errepidea gurutzatu eta baselizaren aurrean igotzen den zementuzko pista hartuko dugu.

2
75 bat metrotara eskuinaldean, Oibarreko kobazuloa aurkituko dugu eta ur garnenetako errekatxo bat isurtzen den kobazuloaren sarrera ikusi ahal izango dugu. Okamikagoieaskoa baserrira, eramango gaituen pistara bueltatuko gara. Metro batzuk gorago dagoen industrialdera ematen duen errepidetik jarraituko dugu.

3
Lehenengo bidea ezkerrera hartuko dugu, eta berehala berriz ezkerrera beste bat, pinu artean igotzen den pista bat jarraituz. Telleria izeneko zonaldera iritsiko gara erdi mendi-hegalean, han, garai batean Lekeitioko herria urez hornitzen zen, gaur egun, Gizaburuagak egiten du. Itzaletan dauden guneak goroldio eta hepatikez estalita aurkitzen dira, hezetasuna aprobetxatuz hazten direnak. 975 bat metrotara bidegurutze bat aurkituko dugu, Urdaibaira jarraitzen duen ezkerrekoa utzi, eta eskuinekotik jarraituko dugu beste bidegurutze bateraino, eta han ezkerrekoa hartuko dugu, Gizaburuagako ur-andelaren aurretik pasatuz. Bidea pinudien artetik doa, duela gutxi botatako zonalde batera iritsi arte; honek, gure eskuinaldera mendi-hegalean behera aurkitzen den Landeta baserria ikusteko aukera emango digu. Bideak, bidegurutze batetara eramango gaitu, Tarteka (286 metro) mendira sarbidea ematen duen muinoraino. Aurrera jarraituko dugu, Tarteka mendia gure eskuinaldean utzita, gure
Ezkerrean gelditzen den dolina handi baten ondotik igarota.

4
Bideak Gizaburuaga eta Ispaster lotzen dituen zementuzko pistarekin bat egiten du. Puntu honetan eskuinaldera jarraitu beharko dugu, Eguengoieaskoa baserriraino. Baserri hau Gallate auzoan kokatzen da eta auzo honen inguruetan berotegi ugari topatuko dugu. Poliki-poliki jeisten jarraituko dugu Eguenerdikoa baserrira eramaten gaituen pistaraino. Baserria ezkerrera utzi eta bidegurutze batera helduko gara.

5
Baserria ezkerrera utzi eta bidegurutze batera helduko gara. Eskuineko bideak Okamikako industrialdera eramaten du. Baserriaren inguruan zementuzko pista utzi eta bidexka batetik jarraituko dugu. Bidexka, larre erditik pasaten da pinudi batean sartu arte, eta bide zahar bat jarraituz, Gizaburuagako pilota-probalekuaraino eramango gaitu.
 Ispaster
ISPASTER-ZATIKA-KURTZIAGA-ARRAKIS-ISPASTER
Ibilaldi honek, Kantauriar artadiaren ordezkari paregabera hurbilduko gaitu. Artadi hau, Otoio mendiaren hegaleko kare-harrizko sustratuan edatzen da, eta ibilaldiak bide zaharren bideak jarraituko ditu. Solarte bezalako ondo zaindutako auzoetatik zehar pasatuko gara eta herri arkitekturaren identitate ezaugarriak gordetzen dituzten baserriak ikusiko ditugu.
 
Iraupena 3 ordu
Luzera 5.500m.
Malda 250m.
Zailtasuna Ertaina
Ibilbide-mota Paisaia
Bidea Oinez, bizikletaz
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1
Autobusaren geralekutik, eta gure ibilbideari buruzko informazio panela aztertu ondoren, pilotalekurantz joango gara, Kortazar auzoko landa bidetik gora, aparkalekua eskuinean utziz. Zenbait metro oinez egin ondoren, gure ezkerretan erdi erorita dagoen baserri bat eta asfaltaturiko bidea utziko ditugu, eta gora doan lurrezko pista bat hartuko dugu, hartxintxarrezko bidexka bat aurkitu arte. Puntu horretan ezkerretara hartuko dugu, eta gorako bideari ekingo diogu, pinudien artean. 10 minutu inguru igaro ondoren, eukaliptoak hasten diren tokian, ezkerretan bidexka bat ikusiko dugu, gorriz eta zuriz margotuta, GR-123aren (Bizkaiko biraren) adierazgarri. Besteak beste eukalipto, pinudi, artadi eta gaztainadi arten doan bidexka hori hartuko dugu, eta Zatika adierazten duen seinaleari jarraituz, auzo horretara helduko gara.

2
Zatika auzora heltzen garenean baserriak ezkerretan utziko ditugu, beherantz doan zementuzko bidea hartzeko, soro eta frutadun zuhaitzen artean, baina, horren aurretik, Lekeitioko badiaren ikuspegi bikainaz gozatuko dugu. Horrela Lekeitio-Gernika errepidera helduko gara. Errepide hori zeharkatu eta Artikara eta Kurtziagara doan gorako bidea hartuko dugu, asfaltozko bidea, hain zuzen ere. Gure ibilbidea bide horretatik jarraituko dugu, eta une batean, Kurtziaga auzoan gaudela esaten digun seinalea ikusiko dugu.

3
Metro batzuk aurrerago Agarre baserriaren aurrean dagoen bidegurutzera helduko gara, GR-38.1aren lotunera. Zuzen jarraituko dugu, gorantz, ezkerretan bi haritz handi utziz, eta eskuinean dagoen lurrezko pista hartuz. Metro batzuk aurrerago bi bide izango ditugu aurrean, eta beherantz doan eskuinekoa hartuko dugu, Arrakisen sartzeko. Bidean aurrera egingo dugu, hainbat hesi zeharkatuz, pinu, arte eta gaztainondo artean, beti ere gorriz eta horiz margoturiko markei jarraituz. Ordu erdi geroago bidegurutze batera helduko gara, eta bertatik baserri multzo bat ikusiko dugu. Ezkerreko pista hartuko dugu, eta denbora gutxira Lekeitio-Gernika errepidera helduko gara.
4
Errepide horretan, metro batzuetara, Gernikako noranzkoan, eskuinera jaitsiko gara, Txumutegi baserrira doan landa errepidea hartuz, eta ondoren, gure ezkerretan Axpe baserria utziko dugu. XVI. mendearen lehen hereneko baserri gotiko horren parean ezkerretara hartuko dugu, eta metro batzuk aurrerago, gure ezkerretan nekazalturismoko Legortza baserria utzi eta eskuinera doan bidea hartuko dugu, Ispaster erdialderantz, gure ibilbideari amaiera emanez. Legortza baserritik gertu Santiago baseliza ikus dezakegu.


IBILBIDEA ELEXALDE INGURUNETIK

Iraupena: 45 min

Autobusaren geralekutik Santiagoko baselizarantz joango gara, asfaltaturik dagoen bidetik, eta baselizara heldu aurretik ezkerretara dagoen lehen bidegurutzea hartuko dugu.
Gure eskuinean nekazalturismoko Legortza baserria utzi eta Axpe auzunera helduko gara. Bertan ezkerretara hartuko dugu, errepidera eramango gaituen asfaltaturiko bidea hartzeko. Errepidean, berriro ere Ispasterko hirigunera eramango gaituen bidexka bat hartuko dugu.
Hirigunean gaudela, plaza zeharkatuko dugu, Larrinaga auzora daraman bidexka hartzeko. Larrinaga baserria ezkerretan eta Arana Dorretxea eskuinean utzi ondoren, errepidera jaitsiko gara, eta bertatik berriro ere hirigunera, ibilbideari amaiera emanez.
 Ziortza-Bolibar
BOLIBAR-ZIORTZA-ZIARREGI-ZEINKA-BOLIBAR
 
Iraupena 1 ordu 30 min.
Luzera 5.900m.
Malda 220m.
Zailtasuna Tartekoa, aldapa pikoak
Ibilbide-mota Kulturala-Paisaiak ikusteko
Bidea Oinez, bizikletaz
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1
PR-Bi 140 ibilbideari ekingo diogu Bolibarko herriko plazatik, hain zuzen ere Bolibartarren jauregi zaharraren aurretik, eta BI-2224 eskualde-errepidea hartuko dugu, Munitibar-Gerrikaitzantz. Metro batzuk egin ondoren, “Done Jakueren bidea” seinalatzen duen seinale bat ikusiko dugu, eta ondoren, ekingo diogun ibilbidearen berri emango digun argibide-taula aurkituko dugu. Hemendik, errepide asfaltatuaren eskuinaldean dagoen bidexka harriztatua hartuko dugu. Bidexka hori galtzada bat izan zen garai batean, eta Done Jakueren bidea egiten zuten
erromesek Ziortzako Kolegiata heltzen ziren handik jarraituz gero.
Galtzadaren bukaeran bide asfaltatua dago, eta bide horretatik Ziortzako Kolegiata ikusten da.

2
Ziortzako Kolegiataren ekialdeko atera jo, eta gure bideari ekingo diogu, eta PRko bidea seinalatzen duten marka zuriei eta horiei jarraituta, Done Jakueren bidearekin egingo dugu bat. Pinuez eta altzifreren batez inguratutako bidexka batean barruratuko gara. Zurezko zubi bat zeharka-tuko dugu eta Gontzugarai baserrira helduko gara.

3
Bide-zati honek BI-2224 eskualde-errepidearekin egiten du bat. Errepide hori zeharkatu beharko dugu, beraz, eta Gerrika auzoraino heltzen den auzo-bide aldapatsua hartuko dugu. Bide-bazterrean Gerrikako Santa Luzia baseliza ikusteko aukera izango dugu.

4
Santa Luzia baseliza atzean utziko dugu, eta Gerrika auzorantz abiatuko gara. Auzoaren sarreran bertan, eskuinetara jo, eta Ziarregi auzorantz abiatuko gara. Zeinka auzorantz doan bide asfaltaturik ibiliko gara eta eskuinera Andre Maria Magdalenako baseliza ikusiko dugu. Handik ikuspegi zoragarria dago. Baseliza atzean utzi, eta Zeinka auzora abiatuko gara goitik behera.

5
Zeinka auzoan ezkerretara joko dugu, saihesbidea seinalatzen duen geziari segiz, bidexka batean barruratuko gara, eta andabide batetik beheratu gara, soro eta belardien artean, eta aurrerago, pinudien artean. Goitik behera ibiliz, Zugadia baserrira helduko gara, gaur egun aurri-itxura duenera, eta Bolibarko herrira helduko gara, ibilbidearen amaierara, hain zuzen.
 Etxebarria
ETXEBARRIA-MUNIBE-MUGARTEGI-SAN MARTIN BASELIZA-IBARGUEN-ARRIAGA-SANTIKURUTZ BASELIZA-GALARTZA AUZOA-ETXEBARRIA
Ibilaldi hau Etxebarriako hirigunetik irtetzen da, Udaletxe ondotik eta elizatik gertu. Ibilbide honetan Urko ibaiaren bailaratik paseatu dezakegu, berreskuratutako karobi bat ikusi, Antsotegi jauregia, zenbait baserri eta bi baseliza bisitatu, San Martin eta Santikurutz. Dena den, Etxeberriako Galartza auzoan ikus daitezkeen hiru garaiak dira ibilaldian zehar ikusi ditzakegun elementurik bitxienak.
 
Iraupena 1 ordu 15 min.
Luzera 8.748 metro
Malda 175 metro
Zailtasuna Tartekoa
Ibilbide-mota Natura-paisaiak ikusteko
Bidea Oinez
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1
Ibilaldi hau Etxebarriako hirigunetaik irtetzen da, Udaletxe ondotik eta elizatik gertu. Ibilbide honetan Urko ibaiaren bailaratik paseatu dezakegu, berreskuratutako karobi bat ikusi, ansotegi jauregia, zenbait baserri eta bi baseliza bisitatu, San Martin eta Santikurutz. Hau dena, landa ingurune batean, pinudi, larre eta zenbait hostozabal taldeen artetik, azken hauek eremu hauetako berezko landaretzaren testigu. Dena den, Etxeberriako Galartza auzoan ikus daitezken hiru garaiak dira, ibilaldian zehar ikusi ditzakegun elementurik bitxienak.

2
Bideskak, Munibe finka inguratzen duen bide batekin bat egiten du, eta ezkerrerantz jarraituko dugu. Puntu honetan, balizatua aurkitzen den PR, BI 23arekin, bat egiten dugu. Erlatx baserriraino igoko gara eta pinu artetik Barenda baserriraino jarraituko dugu. Hemendik, inguru zaindu eta atsegin batean aurkitzen den San Martin baselizara igo gaitezke. Bidea, Irunbeiñe baserrira helduko da, eta han aurkituko dugu ibilbideko lehen garaia. Markina eta Eibar elkartzen dituen errepideraino jaitsiko gara, eta han Ibarguneko garaia ikusiko dugu bisitatuenetariko bat.

3
Errepidea gurutzatuko dugu Kalamuaruntz, PRaren seinaleak jarraituz igotzen den asfaltatutako bide batetik. Arriaga baserritik pasako gara, honek ere beste garai bat du, eta pinudi gazteen landaketen artetik, itxitura bateraino jarraituko dugu; han bidea bitan banatzen da. Puntu honetan PR, BI-23 utziko dugu ezkerrera giratzeko, jaisten den beste bide batekin bat egin arte, hau ere ezkerraldera jarraituz. Bideak, Santikurutz baselizaren ondoan kokatua dagoen Etxarte baserriraino eramango gaitu. Etxartetik eskuineko bidea hartuko digu, zenbait baserriren ingurutik eta Urrusolo errotatik pasatuz, azken hau errepide nagusitik gertu. Errepide hau eskuinaldera jarraituko dugu berriro ere bidegorriaren abiapuntura heldu arte.
 Ondarroa
GOROZIKA-SANTIKURUTZ-ANTIGUA-SANTA KLARA
Ibilaldi hau Ondarruko Itsas Aurre kalean hasten da. Bidean zehar, Zubi Zaharra eta Santikurutz baseliza ikusiko ditugu. Aurrerago, Gorozika baserri-gunera helduko gara. Bizkaiko eraikin gotiko herrikoiak dituen auzoetako bat da. Eraikinen artean San Joan baseliza eta Antzone eta Gozizko baserriak daude, guztiak XV. mendekoak.
 
Iraupena 2 ordu
Luzera 5500 metro
Malda 291 metro
Zailtasuna Tartekoa
Ibilbide-mota Paisaiak-Arkitektonikoa
Bidea Oinez
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1
Bideari ekingo diogu Ondarroako Itsas Aurre kaleko autobus-geltokitik abiatuz. Hirigunerantz abiatuko gara, eta ibaiaren ibilbideari jarraitu, Zubi Zaharra alde batera utzi, zubia zeharkatu eta PR-Bi 144 bidearen berri emango digun taulara helduko gara.
Taulatik ehun metrotara, bidean abiatuko gara, malda gora. Pinudi batetik eta Zaldu ibaitik igaroko gara, bidegurutze batera heldu arte. Han ezkerretara joko dugu. Bide honi jarraitu eta beste bidegurutze batera helduko gara, hain zuzen ere Santikurutz baseliza, Gorozika auzoa eta Ondarroa seinalatzen dituzten taulak daudenera. Iramategi Bekoa
eta Goikoa baserriak ikusteko aukera izango dugu han.

2
Seinaleak dauden bidegurutze horretan, eskuinaldera jotzen badugu, Gorozika auzorako bidea hartuko dugu. Bidearen erdian Mokao baserria ikusiko dugu; baserria eskuinaldera utzi eta aurrera jarraitzen badugu, Gorozika baserri-gunera helduko gara, eta hango sarreran beste argibide-taula bat ikusiko dugu.
Gorozika auzoa, Ondarroakoa, muino batean dago, eta nekazaritza eta abeltzaintza ditu jarduera bakarra. Balio historiko, artistiko edo etnografiko handiko ondarea du. Bizkaiko eraikin gotiko herrikoiak dituen auzokoetako bat da Gorozika. Eraikinen artean, San Joan baseliza eta
Antzone eta Gozizko baserriak daude, guztiak XV. mendekoak.

Auzo honetan dirauen ondare-aberastasunaz gozatu ondoren, bide berari ekingo diogu itzultzeko, berriro Santikurutzanzko bidegurutzera eramango gaituena.

3
Bidegurutzean aurrera joko dugu, Santikurutzaino, lehenengo bidegurutzera heldu arte. Hemen begiratokia dago, eta Ondarroako hiribilduaren bista paregabeak ikusiko ditugu.
Gure bideari ekingo diogu, beste bidegurutze batera heldu arte. Bidegurutzean ezkerreko bide asfaltatua hartuko dugu, eta GR-123 bidearekin egingo dugu bat. Hemen gaudenean, Santikurutz baseliza dagoen zelaia inguratzen duen hesia saltatuko dugu baselizara sartzeko.
Baselizatik, Gurutze-bideari jarraitu, pagaditxoa zeharkatu eta Burgoa baserrira helduko gara. Bide beratik, errepidean behera abiatuko gara Ondarroa Mutrikurekin kostaldetik lotzen duen errepiderantz.
Ondarroarantz ekingo diogu bideari, Astilleru kalera heldu arte.

4
Ibilbidearen azken zati honi ekingo diogu, PR-Bi 144 bideari buruzko taularen ondotik abiatuz, Sabino Arana kaletik, hain zuzen. Kale horretatik ibili, zubia zeharkatu eta Erribera kalera helduko gara. Erribera kaletik ibiliko gara eta aldapa txiki baten ondoren, Kale Handi kalera helduko gara, eta ondoren, Pedro Mª Unanue plazara. Plaza honetan Txomin Agirre kalea hartuko dugu, Bide Zaharrera helduko gara eta kalean gora, bidegurutze batera helduko gara.
Bidegurutze honetan ezkerretara jo beharko dugu, Antiguako Andra Mari eliza ikusi nahi badugu. Bost minutu besterik ez dugu behar izango horra heltzeko, eta ikustea merezi du.
Panorama zoragarria, benetan ederra, koloretsua eta bikaina, ikusi ondoren, desbideratu ginen bidegurutzera itzuliko gara bide beretik. Hemendik, gure ibilbideari ekingo diogu, eta gora doan ezkerreko bidexka meharra hartuko dugu, beste bidegurutze batera heldu arte, eta hemen, aurrera jarraituko dugu. Eta azkenik, hurrengo bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu, Santa Klara baselizara heltzeko.
 Berriatua
BERRIATUA-ANDONAEGI-MUGARTEGI-MERELUDI-KALAMENDI MENDIA-ASTERRIKA BIDEA-OBEKOLA-BERRIATUA
Ibilaldi atsegina da, non bailaratik Artibai ibaiaren ertzean doan aldapa gutxiko zati erraza, Mareludiko auzora eta Zalalamendi eta Kalamendi mendietako hegaletara igotzen den bide menditsuagoarekin konbinatzen den. Handik Berriatuako eta bere inguruko bista ederrak har daitezke.
Ibilbide honetan bat egiten dute natura, paisaia, beserri landa-ingurunea ondo zaindutako Lekoiabekoa; tradizio erlijiosoa San Antolin baselizan ordezkatuta; Andonaegi konplexuak gordetzen duen historia, jauregia, errota eta bi antzinako burdinolen hondarrak, edo Mugartegi baserria eta idi grogen proba-harrietan islatua gelditu diren kultur adierazpenak.
 
Iraupena 1 ordu 5 min.
Luzera 7.066 m.
Malda 25 m.
Zailtasuna Tarteko - erdia
Ibilbide-mota Natura-paisaiak ikusteko
Bidea Oinez
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1
Ibilaldia San Pedro parroki elizan hasten da, Ondarroatik Markina-Xemeinerako norabidean doan errepidea jarraituz. Lehenengo bidegurutzea eskuinera hartuko dugu, kale nagusiaren paralelo doan laketik, Aritbai ibaira jeisten den larre, baratz eta fruta-arbolen tartean iragaiten den bide bateraino. Ibaiaren eskuinaldeko ertzean, Errementari baserria altxxatzen da, eta ezkerraldean Andonaegi errota. Zubia zeharkatu ondoren, eskuinaldera jarraituko dugu, ibaiaren paraleloan doan bidexka batetik, errota eta XIX . mende bukaera arte martxan izan ziren bi burdinolen hondarren artean.


2
Ibaiaren paraleloa jarraituko dugu ezkaerrera ateratzen diren bideak utzita, errekak marrazten duen meandroaen zelaigune zabaleraino. Hemen, duela gutxi arte, berotegi ugari zabaltzen ziren, barazkiak lantzeko errekaren ertzetako lur emankorrak aprobetxatuz. Laster egingo dden ingurabidea dela eta, beste zonalde batzuetara aldatu dituzte.


3
Artibaiek jarraitzen duan bidea segituko dugu baina meandroa egin gabe, hau da , bidea zuzen jarraituz ezker eskuinera ateratzen diren bideak utzita. Bidea errepide hestu betean bigurtuko da, ibaia gure eskuinaldean dugula. Eskerrera Mugartegi eta Muinisolo baserriak utziko ditugu, ezkerrean, 300 bat metrotara, Mereludi auzora igotzen den bidea hartuko dugu. Lakiabekoa baserrian bukatzen duen zementuzko bidetik jarraituko dugu. Baserri hau XVI.mendeko dorretxe bat da, hona heldu baino 100 bat metro lehenago, bihurgune batean ezkerrera ateratzen den bide batetik jarraituko dugu, Mereludi auzora eramango gaituen bidetik hain zuzen, ezkerrera aurkutuko ditugun bideak utzita.


4
Proba-harri bat eta harrizko gurutze bat aurkitzen diren zelaigune batera helduko gara,, eskuinaldera eskola zaharra dago: mereludi auzoa da. Errepidetik eskuinetantz jarraituko dugu, San Antolin baselizaraino. Bere ondotik ezkerrera ateratzen den bidea ez dugu hartuko eta Lekoiagaokoa baserriaren inguruetara iritzi arte jarraitko gugu. Pizka at lehenago, baserria ingurazen duen ezkerreko bidea hartuko dugu, bide nagusiarekin bat egin arte; handik beste bi bide ateratzen aira. Eskuineko bidea hartuko dugu, altuera txikienean doana, erdi mendi-hegalean. Ezkerreko lehen bidegurutzea utxiko dugu, baita eskuinera bigarrena eta exkerrera hirugarrena. Lakamendira doan boan bide nagusia utziko dugu, esluinera jeisten den bide bat hartziko bide hau zementuzko pista bateko bat egite du eta eskuinaldera jarraituk dugu. Pista hau Asterrika auzora doan asflatatutako errepide batean bukatzen da. Eskuinaldera jaitsiko gar Askartzan, Ondarroatik markinara doan errepideraino.


5
Errepide nagusia gurutzatuko dugu. Obekola bserrira doan beste hestuago batetik jarraitxeko. Baserri hau baino metro batzik lehenago, errepidea utziko dugu igotzen den bide batetk jarraitzeko. Larrea zeharkatuko dugu Artibairaino pinuartean jaisten den bide batetik jarraitzeko. Cikautxo enpresara doan errepidea gurutzatu, eta ibairen ezkerreko ertzetik jarraituko dugu. Ibarrako atsedenlekutik pasako gara eta Berriatuak hir.gunean dagoen zubira helduko gara. Zonalde honettik ezkerraldera jarraituko dugu, berriz San Pedro elizara iritzsiz.
 Mendexa
ZELAIA (MENDEXA)-LEAGI AUZOA-LEAGOIKO-IPIDEGI-ZULUETA-AIOA-ITURRETA AUZOA-ZELAIA (MENDEXA)
Ibilaldi honetan bi zati bereizi daitezke. Lehenengo zatian Menexako goiko gunea eta Lea ibaiak sortzen duen bailara lotzen dira.
Mendexako giko gunean auzoak kokatzen dira eta Leak sortzen duen bailara, itsasoratze puntutik oso gertu dago. Leagi, Zelaia et Iturralde auzoak, Lea gi dorrea, Ospital zaharra, Leagi zubia, ibai ertzeko paseoak eta Otoio eta Talaia mendien eta Amoroto herriaren bistak bestalde, interesguneik garrantzitsuena dira, Iluntzar eta Berdantzandi mendienak ahaztu gabe.
 
Iraupena 1 ordu
Luzera 6.718 metro
Malda 176 metro
Zailtasuna Tartekoa
Ibilbide-mota Natura-paisaiak ikusteko
Bidea Oinez
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
PR1 DESKRIBAPENA
1
ibilaldia Udaletxearen ondoan eta San Pedro parroki elizatik gertu dagoen aparkalekutik irtetzen da. Handik Lekeitiorako norabidea jarraituko dugu, hau da, gure atzean eliza, pilotalekua eta udaletxea utzita. Lehenengo bidegurutzean eskuinaldera jarraituko dugu eta bigarenean ezkerraldera. Parez pre otoio eta Talaia mendien bistak, eta ipar aldera itsasoa eta Pagumendia mendiaren bistak eskeintzen dituen errepide estutik jarraituko dugu. Gurutze bat ezkerraldean guen bidegurutze bat utziko dugu, Leagi auzora iritsi arte. Hantxe beste errepide batekin topo egingo dugu eta ezkerraldera jarraituko dugu, Leagi dorrera heldu arte.

2
Dorrearen aurrean, larreen eta pinu landaketen mugan hasten den bide bat hartuko dugu. Bide hau, Lea ibaiarn inguruetara jeisten da, Ospital Zaharrera. Lehenengo bidegurutzean eskuinekoa hartuko dugu, bigarren eta hirugarrenean ezkerrekoa eta hurrengo bietan eskuinekoa. Bide zaharretik jarraituko dugu legarrezko pista batekin bat egin aarte, Leagoikoa baserriaren inguruan. Ezkerralderantz jarraituko dugu Etxetxu baserrrira heldu arte, eta hau ibaiatik gertuen dagoen aldetik inguratuko dugu ibairaino jeisten den bidetik jarraitzeko. Oletako presatik pasako gara Ipidegi baserrrriraino, beti ibaiaren paraleloan.

3
Asfaltatutko pista gurutzatu, eta erreka bat zeharkatzen duen bide bat hartuko dugu. Bide hau erdi mendi mezeletik doa eta Lea ibaiaren ertzetan gelditzen den Uaran auzoaren inguruetaraino jarraitzen du. Bide bat ezkerraldean utzi dugu eta Ugaran auzotik eskuinaldera hartuko ez dugun bide bar ateratzen da, errota zaharrera jeisten dena.

4
Harresi bat sahiestu eta gero, eskuineko bidetik jarraituko dugu, bide honi, 387 bat metrotara, beste bat batuko zaio ezkerraldetik. Ballastegi ibaiaren 0ndotik jarraituko dugu, Learen ibaiadar bat. Bidexka bat eta bi bide eskuinaldean utzita, jarraituko dugu; hau da, ibaia paralelo jarraituko dugu bere eskuinaldetik. Hurrengo bidegurutzean ezkerreko bidea hartuko dugu. Bide hau ibaitik urruntzen igotzen doa eta ezkerraldeko bide guztiak utziko ditugu, Zulueta baserriaren ateetara iritsi arte.

5
Aipatutako baserri honetatik Alloa baserrriraino, asfaltatutako pista jarraituko dugu. Pista hau pinudi eta larre artetik doan bailara eder batetik igotzen da, Zulueta errekaren paraleloan eta ibaiertzetako landaretzaz mugatua. Asfaltatutako pista, bide bihurtuko da oraindik baserrriaren inguruetan eta ezkerrera beste bide bat utziko dugu. Baserritik 400 bat metrora, pinudi artean, kurba batetan dagoen eskuinaldeko bidea utziko dugu. Berehala, bidearen eskuinaldean haitz baten gainean hazten den tamaina handiko pinu batetik igarota, eskuinaldera giratuko dugu hurrengo bidegurutzean, arte batzuen ondoan. Asfaltatutako pista batekin lotu arte, bideak altitudea hartuko du eta ezker aldetik datorren beste bide batekin bat egingo du. Asfaltatutako pista eskuinaldera jarraituko dugu.

6
200 bat metro aurrerago , beste errepide batekin elkartuko gara. Ezkarraldera jarraitzen badugu, Ispasterrera bueltatuko gara, ibilaldiaren abiapuntura.

PR2 DESKRIBAPENA
1
Ibilaldiaren hasiera PR1aren berdina da, hau da, parroki elizaren eta udaletxearen inguruetan hasten da eta handik, Lekeitiorako norabidean mendebalderuntz jarraituko dugu, gurutze bat dagoen bidegurutzeraino. Han ezkerraldera hartuko dugu. Asfaltatuta dagoen bide nagusitik jarraituko dugu Iturreta auzoraino, handik Baurdorantz jarraituko dugu Loikizera doan bidea utzita, PR 1ari dagokion eskuinaldera daogen asflatatutako pista bat.
2
Hurrengo bidegurutzean eskuinaldera egingo dugu, ur-andeletik igarota eta ezkerraldean Ikua auzora doan bidegurutze bat utzita. Asfaltatutako bidetik jarraituko dugu GR123aren bidegurutzea utzita, bide elkargune batera heldu arte. Han, eskuinaldean sagardotegi bat aurkituko dugu, biltegi itxurako eraikin bat. Puntu honetan, asfaltatutako pistas utzi etaa ezkarraldera dagoen bide batetik jarraituko dugu. Bide honek Agirre.goikoa baserrriraino eramango gaitu, txakoli lursail, pinudi eta kostaldeko bista ederren tartetik.
3
Behin han gaudela, ezkarraldera bide bat hartuko dugu, eukalipto landaketa batena sartzen da bide hau, bide elkargune batera iritsi arte. Han, ezkerrekoa hartuko dugu eta 300 bat metrora berriz, ezkerraldekoa, Mendexatik Ondarroara doan errepidearekin bat egin arte. Handik errepide hori ezkerrera jarraitu eta berehala mendexako eliza eta Pilotalekua ikusten dira gune garaienean.
 Munitibar
Astoagako galtzara
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
Gerrikaitzeko plazatik gora abiatuko gara, eta galtzadari jarraiki San Lorentzo ermitara helduko gara, eta hemendik Ganbera. Gora jarraituko dugu San Kristobal ermitara eta bertatik Oizera. Tontorrera heldu baino lehentxeago, eskumarantz joko dugu Muxika, Mendata eta Munitibar banatzen dituen mugarriraino. Hemendik, Lea bailara utzita jada, Maguna Atarira helduko gara (naturak berak harrian zabaldutako sarbidea da). Durangaldeko lurretan dago.Bost bat kilometroko ibilbidea da eta oso malkartsua dela esan behar.
 Aulesti
Aulesti ermitaz ermita
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
Herri osoa eta bere auzuneak ezagutzeko ibilbiderik aproposena dugu hauxe. Aulestiko plazan ekingo diogu bideari, San Juan Bataiatzailearen elizaren aurrean (beronek ere merezi du ikustea). Herrian gora abiatuko gara, San Blas ermitara heldu arte. Bertatik, frontoi ondotik Gernikarako bidea hartu eta Urriola auzorantz joko dugu.Bide honi jarraiki, Maria Magdalenaren ermitara heldu baino lehenxeago, helduleku berde baten parera iristen garenean, eskuinean antzinako zubi txikitxo bat ikusiko dugu. Bistan den errekan, Laminerreka deiturikoan, laminak agertzen zirela diote kondairek. Esaten da, gainera, goiko baserriko emakume batek urrezko orrazia aurkitu zuela eta baita etxera eraman ere. Biharamunean, lamin bat agertu omen zitzaion sukaldean bere orrazia eskatzera.Maria Magdalenaren ermitatik aurrera bidegurutzean, eskuin aldera joko dugu eta hortik Urriola auzunera. Bisita egin ostean, behealdeko eskuin aldeko bideari jarraituko gatzaizkio Zubero auzora doan bidezidorrera heldu arte. Auzo hau bisitatzeko ere tartetxoa hartuko dugu.Zubero auzunetik San Lorentzora joko dugu eta bertatik Malats auzora eramango gaituen bidezidorra hartuko dugu. Errepideari paralelo doa bide hau.Malats auzoan zer ikusi ugari dugu: Salutregi baserri inguruan dagoen gurutzea, (Anerreka Kurutzea deiturikoa), San Martin ermita, Bedartzandirako bidean dagoen Agarre baserria eta lehentxeago dagoen aska...Auzo honetatik Urregarai eta Bedartzandi mendien artean dagoen zelaira joko dugu Agarre baserritik gora, argi-lineak zabaltzen duen tarteari jarraiki. Zelaian aterpetxea, taberna, bolatokia, iturria, aska eta lasaigunea ditugu ikusgai, baita Santa Eufemi baseliza ere. Ondoren, berriro zelaira jaitsi eta Bedartzandira joko dugu. Amoroto, Gizaburuaga eta beste hainbat ikusmira ditu mendi honek. Bertatik, ibilbide handiko bidezidor sareko GR-38.1 bidezidorrari jarraituko gatzaizkio eta Lauzirika baserriaren ondoan (Markina) desbideratu egingo gara. PR BI-26 ibilbide txikiko bidezidorra hartuko dugu Goierri alderantz. Bertatik kalera jaitsiko gara.Herriaren behealde honetan, oraindik ere indartsu eta gogoz bagaude bederen, PR BI-26 bidezidorretik segituko dugu, Garaurre auzo ingurutik Masti baserrira igoko gara eta Ilunzar mendiaren magaletik Narea auzora joko dugu. Narean ere San Bizente baseliza aurkituko dugu. Goitia baserriko garaia ere inguruan dago. Hemendik Aulestiko herri-kaskora jaitsiko gara bidez bide.Aulestitik Murla deritzon ingurura joko dugu (Ibarrola auzora). San Juan Burumoztuaren baseliza dago bertan, Murelagaren lehen parrokia izandakoa. Hemendik Usoagarako bideari jarraiki, Garetxaga baserri ondoan dagoen San Pablo ermita aurkituko dugu. Bista egin ostean, atzera joko dugu.Azkenik, San Anton ermita gelditzen zaigu. Izen bereko auzoan dago, Lekeitioko errepidearen ezkerraldean.
 Markina-Xemein
Urko Bidea
Urko bidea oinezkoentzako bidea da, Barinagan hasi eta Markina- Xemeinen amaitzen dena, Etxebarriatik igarota. Urko Aisialdirako eta paseatzeko eremua da, naturarekin kontaktuan, eta bost kilometro inguruko paseoa da. Urko bidetik igarota, landa, industria ingurunea eta hiri ingurunea ere zehazkatuko ditugu. Natura eta kultura ondarera hurbiltzeko modu berezia da Urko bidea, oso gune interesgarriak ezagutzeko aukera ematen duena. Urko ibaia da gune hauen ardatza eta lotura, bere ibilgune paregabearen erdialdean meandro nabarmenak osatzen ditu gune ibaiak.
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1.Arretxinaga (Markina- Xemein)
Arretxinagako San Migel ermita Donejakue bidearen ondoan dago, Artibai et Urko errekek bat egiten diten lekuan.
Ermitaren ondo- ondoan dago Xemeingo elizateko udaletxe izandako eraikina, probalekua; bertan jokatu izandako abere- proben lekuko, eta plazatxu bat.

2.Munibe jauregia
Estilo eklektikoko landa-guneko jauregia da (erromantizismo-neoklasikoa). XX. mendearen hasieran eraiki zen, eredu herrerarrei jarraituz, baina barrokoko hainbat elementu sartuz. Jauregia babestuz, 65 hektareatako landetxe zabala dago.

3.Ibarguengo garaia
Etxebarria eta Barinaga lotzen dituen errepidearen ondoan dago. XVI. mendearen erdialdeko garautegi bat dago, enbor-piramide formako lau zutabeak altxatua. Goialdea eraikita dago, haritzezko zurez oso-osorik.
Garai edo horreo hori Euskal herrian dauden guztien artean modu naturalean ongien kontserbaturik dagoena da, eta Europako ikerlariek 1920ko hamarkadan aztertu zuten lehenengoa izan zen.
 Lekeitio
GR-38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidea
Ardoaren eta arrainaren ibilbidea
Arraina Erdi Aroko dietaren oinarrietako bat zen. Sardina, bisigua eta sardinzar freskoak, gazitu edo ketuak ohikoak izaten ziren peninsularen barrualdeko merkatuetan. Bermeo, Lekeitio eta Ondarroa barrukaldeagazko trukeetarako ibilbide komertzialen helmuga bihurtu ziren, Durango eta Gasteizen arteko Urkiola mendatetik joanda. Arrainaren esportazioa neguan egiten zen batez ere, orduan heltzen ziren-eta mandazainak portu horretako Arrantzaleen Kofradietara, arrain freskoa erostera. Arrain horrek edurrarekin betetako upeletan kontserbatzen zituen, neguko hotza aprobetxatuz. Alderantzizko ibilbidea egiten zutenean, garia, gatza, ozpina eta ardaoa ekartzen zuten Errioxa, Nafarroa edo Gaztelatik. Arrain eta laboreen trafiko horren babespean, luxuzko produktu baten merkaturatzea sortu zen: ardoa, batez ere Arabar Errioxatik ekarrita. Gainera, bertoko txakolina baino gehiago estimatzen zen eta garestiagoa zen ere.
Mandazainek egunero zeharkatzen zuten lurralde honetako orografia latza, eta, modu horretan, Bizkaiko arrain freskoa egunero-egunero heltzen zen Gasteizko merkatura.
Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea asko erabili zen XV. gizalditik XVIII.aren hasierara. Sasoi hartan, aldiz, Gaztelako Errege Bidea konpontzen hasi ziren, eta Urduñako mendateak garrantzia hartu zuen. Ibilbidea XX. gizaldiaren hasierara arte mantendu zen; orain, Ibilbide Turistiko eta Kultural bihurtuta (GR 38a ere bada), antzinako garrantzia berreskuratu nahi da, XXI. gizaldiko ibiltari berriei esker.
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
 Markina-Xemein
Done Jakue Bidea
Gipuzkoan dagoen Done Jakueko azken tokia Astigarribia, utzi ondoren, eta Deba eta Artibaiibaien isurialdeak bereizten dituen Arno mendiaren bide maldatsuak igo eta gero, kostaldeko Done Jakue bideak Arnoaten uzten gaitu.
Arnoate, antzinatik, Bizkaiko lurretan sartzeko atea izan da, Europa osotik etorrita, Kantauri kostaldeko bidea aukeratu zuten erromes guztientzat. Historian zehar gutxiago aipatu bada ere, badirudi zaharrena dela, eta, logikaz, Apostoluaren aztarnak aurkitu izanaren berria zabaldu
zen bidea.Kontuan izanik garai haiek (IX. mendea) bat etorri zirela penintsulan musulmanek izan zuten hedapen handiarekin, Kantauri kostaldeko bidea, seguruena zenez, badirudi lehenbiziko erromesek Galiziako “Finisterrera” heltzeko erabili zuten bidea izan zela.
Lea Artibaiko Done Jakue Bidea altxor txikiz beterik dago, horietako asko Done Jakueri buruzko ahiko argitalpenetan aipatu ere egiten ez badira ere: Magdalen, Santi Kurutz, Arretxinaga, Artako San Pedro, Erdotzako Andra Mari, Ziortza, Santa Marina, Aldakako Santa Luzia edo Santiago.
Bertako hormen artean Done Jakue bidea bezain eta batzuetan hura baino zaharragoa den historia biltzen da.
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
ZIORTZAKO KOLEGIATA
Tradizioaren arabera, Ziortza 968koa bada ere XI. mendekoa da abatetxe zahar honi buruzko lehenengo dokumentazio fidagarria.

Done Jakueren kostaldeko jatorrizko bidearen toki garrantzitsua da Ziortza, eta antzina izan zuen garrrantzia aintzat hartu beharra dago, Bizkaiko gizon nagusien jarraigoko abadearen botereak erlijio-esparrua gainditzen baitzuen.

Elezaharraren arabera, 968ko Jasokunde egunean, bertoko fededunak Garain, Santa Luzia elizan, Gerrikaitz barrutian, meza santua entzuten zeudela, arrano batek eliza horretako hilobi batetik garezur bat hartu zuen. Han zeudenak zur eta lur gelditu ziren arranoak buruzurra bere atzaparretan eraman, sasi batean utzi eta Ziortzako erlijio-guneko kokalekua seinalatu zuenean. Orduz geroztik, Ziortzak arranoa eta bere atzaparretan daraman garezurra izan zituen bere armarri.
1954ko urriaren 15ean sute bat gertatu zen, eta suak monumentuaren zati bat erraustu zuen. Suteak ospitale zaharra, abadearen etxe berria, klaustroaren aldamenko kolonoen etxe batzuk eta klaustroa bera suntsitu zituen. Sute hau gertatu zenetik, monumentuaren itxura erabat aldatu zen. Azken urteotan abadetxea zaharberritzeko hanbat lan egin dira. Gaur egun, Ziortzako monasterioa Euskadiko monumentu nazionala da.


GERRIKAKO SANTA LUZIA BASELIZA
Elezaharraren arabera, 968. urtean hilobiak zituen tenplua zen Santa Luzia. Hala egiaztatzen dute inguruetako hilobiek, hots, XI. Mendeko hilobi monolitiko batek eta hilobiko estalki batek. Bizkaiko nobleziaren leinu nagusienak ziren Santa Luziako eliztarrak, eta aitoren seme-alabek bertan zituzten beren hilobiak, elizaren inguruko zelaian.

Elezaharrak dioenez, Santa Luzia eliza Ziortzeko kolegiataren tokira lekualdatu zen 968an, eta Santa Luzia baseliza bilakatu zen.
Baselizako hormetan tradizio mozarabiarreko hiru baoko leiho ederra dago. Barrualdean, Santa Luzia, San Antonio eta Ama Birjinaren Sortze Garbiaren imagjinak. Baselizaren xalotasuna ingurune paregabeak nabarmentzen du, bertatik bista ederrak daudela.
Abenduaren 13an ospatzen dituzte jaiak, eta hurrengo igandean meza –eta antzina erromeria- ospatzen dute.
 Ondarroa
Kostako Bidea GR-123
Gr- 123 Bizkako bira da eta gure eskualdean Ispartertik hasita, Lekeitio, Mendexa, Berriatua eta Ondarroa zeharkatzen du, gero barrukalderantz egiteko. Zati batzutan oso paisai politak ikusi daitezke.
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1.Otoio mendia – (Ispaster- Lekeitio)
Otoio menditik Lekeitio herriko ikuspegi paregabeak ikus dezakegu, eta baita ere Bizkaiko kostaldeko zati eder bat. Inguruan Lekeitioko talaia dago.

2.Leagi dorrea
Leagi auzoan dago kokatua eta, XVIII. mendeko jauregi barroko bikain baten ezaugarriak ditu, bere sortze aldiaren bila XVI. mendeko dorretxe bateraino jo beharko digun arren.

3.Asterrika auzoa
Asterrika auzo xarmanta, ikusmira aparta duen muinoan dago kokatuta: Kantauriko itsasbazterra, Artibai ibaiaren ibarra eta Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mendi-kate zabalei begira baitago. Auzo hau zalantza barik esan daiteke txoko berezia dela xarmaz beteriko bide zidor txikiak ibiltzeko.
 Ondarroa
GR- 123 BARRUKALDETIK
Ibilbide hau Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugatik doa.
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1.Burgoko korta
Burgo baserriko lurrak aintzina “korta” bat izan ziren (forma biribileko landa, abereen bazkarako zedarritua). Baserri honen atzealdean korta- harri nagusia aurkitzen da eta horren inguruan, jatorrizko 16 korta- periferikoetatik 15 aurkitzen dira.

2.Santa Kurutze baseliza
Burgo baserria atzean utzita, eta gurutze bidea gora eginez, bideak Santikurutz baselizara eramaten gaitu, kantauriko itsasoko talaia pribilegiatua. Antzina, Ostiral Sainduko pozezioa Ondarroatik baseilza horretaraino joaten zen. Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugan kokatuta, muga bera baselizaren erditik pasatzen da. Handik Ondarroako ikuspegi ederrak ikus daitezke.
 
Lea Ibilbidea
Lea ibaia laburra da. Laburra bezain bizia. Oiz mendiaren ipar isurialdean, Munitibarren, jaiotzen da bere emaria. Inguru hauetan eratu ziren gizakien lehen bizileku egonkorrak. Ordutik 1.000 urte baino gehiago igaro dira. Aulesti, Gizaburuaga eta Amoroto gurutzatu ondoren, beste muturrean, Mendexan, Learen bokalean, erromatarren garaitik honainoko jardueraren aztarna arkeologikoak daude, deskubritzeko zain… Baina Lea Ibarraren urrezko aroa XVI eta XVIII. mendeak izan ziren. Bertoko ingenio hidraulikoak, burdinolen produkzioa, ontziolak eta itsas-nabigazioa Europako abangoardia izan ziren. Ibilbide honetan, urarekin batera, historiaz beteriko inguru ezezagun eta baketsu aurkitu eta gozatzeko aukera paregabea izango duzu.
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
1.- MARIERROTA. 1555ean eraikitako mareaerrota, errekako errotak ordezkatu ahal izateko lehorte sasoietan. Marearen gorabeherekin urjauzia sorrarazten zen bertan, errota mugitzeko.

2.- BENGOLEA BURDINOLA. Bizkaiko burdinola garrantzitsuena izan zen. Garai hartan, Europa osorako burdinazko manufakturatuen hornitzaile nagusia Bizkaia zen, beste euskal lurraldeekin batera. XVIII. mendearen lehen erdian mundu osoko burdinola garrantzitsuena izan zen.

3.- BENGOLEA DORREA. PEDRO BERNARDO VILLARREAL DE BERRIZ. Lea Ibarraren eboluzioan giltzarria izan den pertsonaia. XVIII. mendea da ilustrazioaren hasiera. Industrializazioaren lehen haziak erein zituen Villarrealek. Nobleziako kide izan arren, gorteko kontuak baino nahiago izan zuen munduaren pultsua jarraitu. Euskal Herriaren aurrerapen teknologiko eta ekonomikoarengan eragin nabarmena izan zuen.

4.- BENGOLA XIV. Bizkaian dokumentatu den burdinola zaharrenetakoa egon zen hemen, XIV. mendetik. Bertan, iragana etorkizunarekin lotuz, Energia Berriztagarrien Parkea eraikitzen ari da; modu didaktikoan energia hidraulikoa, eolikoa eta fotoboltaikoa agertuko dira, instalazio erakusgarrien bidez.
 Amoroto
Amorotoko Ibilbidea
Guztira 7.700 metro egingo ditugu.Ibilbideari Elexalden ekingo diogu, kanposantuaren eskuinetik aurrera doan bidetik abiatuko gara. Hortik Odiagara helduko gara, eta gurutzea ikusten dugunean ezkerrera joko dugu, Belakola baserriraino heltzeko.Aulestiko bidea hartzen den bidegurutzean baso-bidea hartu eta Ballastegi basora jaitsiko gara. Baso-bidea bukatzen den tokian zabalgune bat eta lasaigune bat aurkituko ditugu. Hemendik aurrera, asfaltozko errepideari jarraituko gatzaizkio eta, erreka albotik beti, Ikaran auzora helduko gara.
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
 Aulesti
Herri osoa eta bere auzuneak ezagutzeko ibilbiderik aproposena dugu hauxe. Aulestiko plazan ekingo diogu bideari, San Juan Bataiatzailearen elizaren aurrean (beronek ere merezi du ikustea).
 
Iraupena
Luzera
Malda
Zailtasuna
Ibilbide-mota
Bidea
   
 
Foiletoa Word formatuan Mapa PDF formatuan
Pausoz pauso
Leku interesgarriak
HARRESIKO HORMATALA 
Lekeitioko hirigune zaharra harresi batek inguratzen zuen. 1334, urtean, Alfontso Xl.a erregeak hiribildua harresi batek inguratzeko agindua eman zuen. Egungoa, gaur ikus daitekeena, ilaratan jarritako harlanduz eraiki zuten XV. mendearen bukaeran antzinako harresiaren gainean. Hormek 1,70 m. eta 2 m. arteko lodiera dute. Harresiak dorre karratuak zituen zelatatzeko.
gora
SAN PEDRO APOSTOLUAREN ELIZA 
XII. mendeko eraikin bat da, XVI. Enean berraikia izan zena. Aretoko oinplanoa azaltzen du, altuera berdineko hiru habearteekin. Dorrea neoklasikoa da, XIX. mendekoa. Arkupea, bizilagunak elkartzeko lekua antzinan, zutabe anitzek osatzen dute ete egurrezko tramaketa eusten dute. Elizaren ondoan Udaletxea, Pilotalekua, estalitako plaza eta kioskoa aurkitzen dira.
gora
OKAMIKAKO INDUSTRIALDEA 
Lea bailararen bihotzean, Okamikako industrialdea eraikitzen da. 80ko hamarkadan sortutakoa, bailararko ekonomiaren eragile nagusi bihurtu da 30 enpresa eta 400 lanpostu baino gehiagorekin. Bere ihardueren artean arte grafikoak, elikadura, kautxu, zurgintza eta makinak konpondu eta banatzea aurkitzen dira. Ingurune naturalean integratzea eta ingurumen inpaktuaren minimizazioa zaindu dira, arazteko sistema aurreratuak ezarriz.
gora
SANTA KATALINA ELIZA 
Noiz eraiki zen ez dakite, bai, ordea XV. mendean errege-eliza zela, Adán de Yarza sendiarena, eta Lekeitioko Santa Mariaren mende zegoela. Gizaburuagako biztanleria gehitzen zihoan eran, loturak hausteko ahaleginak egin zituzten, baina 1519 arte, Leon X. Aita Sainduak bulda eman arte, ez zuten lortu.

Eraikuntza errenazentista da, eta XV. Mendeko elementu gotikoak ditu. XVIII. mendean Ignacio de Iberok handitu eta berreraiki egin zuen. Arkitekto euskaldun bikain horri zor dizkiogu, baita ere, Loiolako Inazio Deunaren Santutegia eta Bilboko San Nikolas de Bari elizaren itxura neoklasikoa.

Elizak oinplano angeluzuzena dauka, eta habearte bakarra, abside erdizirukularrean bukatzen dena. Bestalde, eraikinari atxikita kanpandorrea eta sakristia daude.
gora
OIBARREKO BASELIZA ETA KOBAZULOA 
Oibarreko Amaren edo Oibarreko Santa Mariaren baseliza, XVIII. mendeko eraikin barroko bat da, nahiz eta haserako eraikuntza da, lehenagokoa izan. 1752an berritua izan zen Don Ignacio de Villarreal y Berriz, Lekeitioko zaldunak eta Don Ignacio de Erkiaga kalongeak lagunduta. Lauki zuzeneko oinplanoko eraikuntza da, harlangaitza eta harlandua izkinetan, baoen abioan eta fatxada nagusian duela. Hormak bi horma-bularretan eusten dira, bina alderdi bakoitzean.

Zenarruzako patronatukoa zen, eta haruntza zihoazen bide zaharretan kokaturik zegoen. Bere ondoan Oibar baserria eraikitzen da, aintzinan ostatua izandakoa.
Baselizaren inguruan Oibarreko kobazuloaren sarrera dago. Kobazulo honetatik ur gardeneko erreka bat isurtzen da eta legendak dionez, lamiak bizi ziren.
gora
BENGOLEA EREMUA 
Bengolea gunea, Bengolea dorretxeak, burdinolak, presak, errotak eta zubiak osotzen dute.

Eraikin esanguratsuena Bengolea dorrea da, jauregi barroko bat da, eta XVI. mendetik zegoen dorre-bandokide bat ordezkatzen du. Oinplano lauangeluar eta lau isurietara estaldia duen eraikina da. Teilatupearen alderdi guztietan almenak diruditen bao batzuk ditu. Aurrealde nagusian Bengoleatarren armarria ageri da.

Hau izan zen, Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek , bere emaztearen izenean, administratu zuen Burdinoletako bat. Jakitun noble honek, injenieritza hidraulikoa eta makineriari buruz lehenengo gidaliburua idatzi zuen eta XVIII. mendearen haseran, instalakuntza gehienak berritu zituen. Teknologiako ikuspegitik, Euskal Herrian aurkitu diren burdinoletan, konplexuenetako bat da; bere garaian aurre-industriako tailer garrantzitsuenetako bat izanik.

Burdinola, tamaina handikoa da, horma-bular altuak eta estalkia bi isurietara du.
Erdian dagoen 5 bat metroko harrizko jarleku batek, egurrezko estalkiaren egitura guztia igotzen du, sute harriskua murriztearren. Eraikina desnibel batean kokatzen da, eta horrela bi sarrera ditu, bata, altuera samarrean dagoena, dinteldua da eta bestea behe aldeko, erdi puntukoa.

Errotak, zenbait eranskinen ondorioz, oinplano konplexua azaltzen du, eta presaren ondoan aurkitzen da. Erdi puntuko arkupeko estolda dauka eta metalezko gurpil hidraulikoa gordetzen du.

Presa, kararrizko harlanduz eraikia, pareta laua dauka eta bi horma-bular ditu. Oso ondo aprobetxatzen du uraren indar eragilea, uhate nagusia paretara atxekitutua bait dago. Inguruetako beste presa batzuk ez bezala, ostiko bakarra du (prisma formakoa) eta aurrealdea guztiz zuzena da.

·Bengoleako zubia:
Eskuineko ertzean kokatzen den Bengolea dorretxerako sarrera nagusia da. Harlan-gaitzez eraikia dago, bizkar itxurako profila azaltzen du eta bi begi harlanduzko erdi puntuko arkuekin, 6,5 metroko argia eta 4,5 metroko altuerarekin. Bi zubi-branka ditu, bata erdian eta bestea alboan. Erdiko zubi-brankaren beste aldean Bengoleako armarri bat dago hauts-babespean.
gora
TARTEKA MENDIA 
gora
LEA IBAIA 
81,42 Km² zabalerarekin, Lea ibaiaren arroa Bizkaian hobekien kontserbatutako ibaiko ekosistema da. Haltzadi kantauriarrak ibaiaren ertzak betetzen ditu bere ibilbideko zati handi batetan, uholde handietan, bebesa eskainiz. Galeria baso mota hauek, lizarrez eta haritz kandundunez osotuta izaten dira, basoetarako transizioa hemen hasiz. Ibai honek amuarrai arruntaren presentzia garrantzitsua du, beste arrai hauen laguntzaz azaltzen bada ere: Ezkailua, Ioina, Mazkar arantzagabea eta aingira. Azken urteotan izokinaren sarrerarekin lanean ari dira, eta gainera igaraba bezala, mehatxatutako beste espezie batzuk baditu.

·Errotabarriko zubia:
Euskarriak dituen zubia, zutabe eta erdi pluntuko bi arku beheratuekin, dena hormigoizkoa gainontzeko harlangaitzezkoa. Baranda metalikoa. Argia 6 metrotakoa eta 4 metrotako altuera.

·Zubi-plataforma zaharra:
5,5 metrotako bi bao dituen hormigoizko pasabidea, 0,3 metrotako zabalera duen zuetabe batek banatuak. 2 metroko zabalerako taula. Ez dago babesik.
gora
IBILBIDEA ELEXALDE INGURUNETIK 
Iraupena: 45 min
Autobusaren geralekutik Santiagoko baselizarantz joango gara, asfaltaturik dagoen bidetik, eta baselizara heldu aurretik ezkerretara dagoen lehen bidegurutzea hartuko dugu.
Gure eskuinean nekazalturismoko Legortza baserria utzi eta Axpe auzunera helduko gara. Bertan ezkerretara hartuko dugu, errepidera eramango gaituen asfaltaturiko bidea hartzeko. Errepidean, berriro ere Ispasterko hirigunera eramango gaituen bidexka bat hartuko dugu.
Hirigunean gaudela, plaza zeharkatuko dugu, Larrinaga auzora daraman bidexka hartzeko. Larrinaga baserria ezkerretan eta Arana Dorretxea eskuinean utzi ondoren, errepidera jaitsiko gara, eta bertatik berriro ere hirigunera, ibilbideari amaiera emanez.
gora
SAN MIGUEL ELIZA (XV. mendea) 
Eliza hau XV. mendekoa da eta nabe bakarreko eliza errenazentistaren eredu ideala da, kanpoaldean absidea eta horma-bularren artean kapera altuak dituena.
Dorrea behealdean aurrealdearekiko aurreratuta dago, eta lau maila ditu.
Tximista batek kanpai-horma suntsitu zuen 1860an, bai eta teilatuaren zati bat, euste-horma, gangaren zati bat, korua eta organoa ere. Konponketa-lanetan kanpai-hormaren ordez dorre
neoklasikoa eraikitzea erabaki zen.
Barrualdean Jose Eguskizaren erretaula barroko handi bat dago, bai eta estilo "erromanista" duen zur polikromatuzko beste erretaula bat ere, besteak baino balio handiagoa duena.
gora
UDALETXEA 
Harlangaitzezko eraikina da, harlanduzko angelu, bao eta arkupera sartzeko arku eskartzanoko haria ditena.
Balkoian dagoen inskripzioak honela dio: “Casa Consistorial de Yspaster destinada para hospital militar de Voluntarios de Vizcaya en 1813. Quemada por esta causa por los franceses y reedificada por dicho Yspaster en 1817”.
gora
ISPASTERKO KUBETA 
Ispasterko paisaia bitxia eta Otoio mendia urek kareharriak higatzearen prozesu kimikoaren ondorio dira. Fenomeno geologiko horri paisaia karstikoa esaten zaio.
Inguru horren gainazaleko formarik arruntenak torkak dira: sakonune obalatuak, hainbatetan ingerada makurrak dituztenak. Batzuetan, elkarren ondoko torkak elkartzen dira, Isparter herria kokatzen den kubetan gertatu zen legez. Inguru horretan ez dago benetako ibai-sarerik, urak lur azpitik dabiltza eta. Euri-ura zuzenenean sartzen da lurpeko ur-geruzara, hots, akuiferora, sarbegi batzuen bitartez.
gora
AIXPE AURREKO BASERRIA 
XVI. mendearen lehenengo hereneko baserri gotikoa. Bere egitura zurezkoa da eta aurrealde nagusiak hiru atal ditu. Erdiko atalean arku zuzeneko arkupe bat dago eta alboetako atalek harri-horma lodiak dituzte, aireztatzeko bao zorrotz txikiekin. Zaharberritu egin bada ere, osorik diraute egitura historikoaren ezaugarri nagusiek, eskualdeko eredurik zaharrenaren eredu direnek.
gora
SANTIAGO BASELIZA 
Bolumen handiko baseliza gotikoa. Oin plano laukizuzen eta bi uretako estalkiduna. 1500 urtearen inguruan eraiki zen. Harri sendozko horma bikainak ditu, eta sarrerak ojiba itxurako bi arku dira.
Sarrera puntadun bikainak, bi gezi-leiho eta bi leiho dinteldun ditu.
Estalkiaren egituraren azpian alboetako horma batean irekita dagoen bao batean kanpai bat dago.
Hormak harizkoak dira, eta harlanduak ditu izkinatan. Errenazimenduan zenbait berrikuntza izan zituen, baina horrek ez zuen kaltetu itxura eta kalitate orokorra. Presbiterioaren gainean zurezko korua eta gangatxoa ditu.
gora
SAN MARTIN BASELIZA (XV. MENDEKOA) 
Baseliza gotiko bakartia da, oinplano angeluzuzen xumea eta estalki bikoitza dituena. Alboetako horma batean sarbide zorrotz bat dago, gurutze bazuk grabatuta dituena.
Bi gezileiho eta arku zuzeneko leiho bat ere ditu, bai eta gurutze batek errematatutako eta kanpai bat duen bao bat ere. Harri-hormek harlanduzko ertzak dituzte. San Martinen imajina 1984an gertatutako sute batek erraustu zuen eta 1985ean zaharberritu zen.
Baselizari atxikia eremutarraren etxebizitza dago.
gora
ARANA JAUREGIA (1700) 
Landako jauregí barroko klasizista, harlanduzko aurrealdea duena. Aurrealdea dorre-formako bi gorputzen artean dago eta arkupe bat du sarbide, XVlll. mendeko baserriek bezalaxe.
Eraikin hau 1500eko baserri gotiko zahar baten handitzea da, eta atzealdean oraindik dirau antzinako baserriaren ate zorrotzak.
Etxe honetan Jacinto Arana inkisidorea, Zamorako apezpikua izan zena, jaio zen.
gora
BOLIBARKO HERRIA 
Bada Bolibarko herria XI. mendekoa dela dioen aipamenik. Herri honen historiaz mintzatzea gizonezko ospetsuen jaioterriaz mintzatzea da. Bertan jaio ziren Diego de Irusta, 1212an Navas de Tolosako bataila sonatuan borrokatu zuena; On Diego eta On Bernardino de Irusta, Ziortzako Kolegiatako abadeak izan zirenak; On Pedro de Zubiaur jeneral heroikoa, eta beste militar ospetsu batzuk.
Bolibarko herriaren izena zerbaitekin lotzen bada, espainiar—amerikar emantzipazioaren egilea izan zen Simon Bolibarren arbasoen sorterriarekin lotzen da.
gora
BOLIBARKO SANTO TOMAS ELIZA 
Eliza-gotorlekua da, X. mendean eraiki zena, eta XVII-XVIII. mendeetan berreraiki zena.

Nabe bakarrekoa da, abside poligonala du eta bi dorre oinaldean; estaldura gisa, gurutze-gangak. Elizako erretaula neoklasikoa da, Santo Tomas Apostoluaren imajina duena, eta imajina honen gainean, San Joan Bataiatzailearen bustoa, eta erretaula biribiltzeko, kalbarioa. Eliz atarian Venezuelako zaindaria den Coromotoko Andre Mariaren kapera dago. Kapera hau aurreko baten ordez eraiki zen, 1959an Askatzaileari egindako omenaldia zela eta. Kaperaren aurrean, elizatearen zoruan, bi hilobietako hilarriak daude, denboraren poderioz hondatu diren zenbait motibo zizelkatu dituztenak.
gora
SIMON BOLIBARREN MUSEO ETA MONOLITOA 
Errementarikua baserrian dago museoa, Askatzailearen arbasoekin zerikusia duen orubean. Simon Bolibarren (Venezuela 1783) – Kolonbia 1830) historia azaltzen da bertan, bai eta Bolibarko herriko bere arbasoena ere. 1983ko uztailaren 24an zaharberritu eta inauguratu zen Simon Bolibar “Askatzaileran” jaiotzaren berrehungarren urteurrena zela eta.
Simon bolibarren omenezko monolitoa 1927an eraiki zen, Venezuelako gobernuaren ekimenez. Pedro Ispizuak egin zuen, eta familiaren armarria eta Askatzailearen irudiaren brontzezko baxuerliebea ikus daitezke monolitoan.
gora
ERDI AROKO GALTZADA 
Bolibartik irtetean, Kolegiatako errepidearen bidegurutzearen eskuinera, Erdi Aroko galtzada abiatzen da. XX. mendearen hasieran, gaur egungo errepidea egitean, sasitzak galtzada zaharra estali zuen, eta ez zen haren arrastorik geratu. 1982. urtean aurkitu eta zaharberritu egin zen. “Done Jakueren bidea” da galtzada hori, Kantauri Itsasoko ertzaren ibilbiderik zaharrena.
gora
 
Lea Artibaiko Garapen Agentzia Lea Artibaiko Garapen Agentzia
Xemein Etorbidea, 12. 48270 Markina-Xemein
  Lea Ibarra Bizkaiko Foru Aldundia Europar Batasuna Euskadi made in
Tel: 94 603 41 11/ Fax: 94 603 41 13 E-mailez kontaktatzeko Administrazioa