|
|
| Berriatua |
ARTIBAI IBAIAREN ERRIBERAN
Goikolau, Atxurra, Armina eta Lamina II.ko haitzuloetan kausituriko aurkikari prehistorikoek, Goi Paleolitoaren erdi alderako lehen gizakia bizi zela lurralde honetan adierazten digute. Berriatuaz dauzkagun lehen berri idatziak XII. mendean sorturiko San Pedro Parroki Elizari buruz ari zaizkigu. Sortze haren alde 1498ko Aitasantu Bulda agiria daukagu, zeinak elizaren patronatu eskubidea Aranzibiako jaunarentzat berresten duen.
XV. mendetik aurrera, Berriatuak historia iskanbilatsua jasan izan du, haren eskumenean armategi bat baino gehiago izan biatziren. XVIII. mendean, frantzes erasoaldi bat zela medio, suak erre bazuen ere, XIX. mendean bere ekonomia gorenera heldu zen.
Berriatuako udala bitan zatitua dago; erribera, elizatearen erdigunean daegoen aldea, eta mendia, Miloi, Asterrika eta Magdalena auzoak kokatuak dauden aldea.
|
|