|
|
| Eskulangintza |
Eskulangintza herri bateko ohituren eta bizimoduen adierazgarria da, eta kultur altxor izugarria da.
Lea-Artibaiko eskulangintzan, bi gai azpimarra ditzakegu: XISTERAGINTZA (zesta-puntan jokatzeko xisterak egitea), eta KUTXAGINTZA (kutxak edo kutxatzarrak eta altzariak eskuz egitea).
|
 |
Xisteragintza
Xisteragintza Markina-Xemein eta Etxebarria udalerrietan egin da batez ere, berton zesta-punta kirola baino askozaz gehiago baita. Xistera, tresna ez ezik, apaingarri ederra ere da, eta gaztainondoaren zuraz, zumez eta larruz egiten da. Herri hauetako eskulangileak egiten dituzten xisterak, munduko herrialde guztietako pilotalekuetara heltzen dira.
|
 |
Kutxagintza
Markina-Xemeinen dago, hain zuzen ere, euskal altzari tradizionalak eskuz egiten dituen maisu bikainenetako eskulangile (José María Arriaga) baten tailerra. Eskulangile aparta da zura lantzen, eta euskal altzari tradizionalak eta arte-adierazpen berriak elkartzen ditu, bere jarraitzaileen, hots, bere seme-alaben –gaur, tailerreko maisuak- taxu berriei esker.
|
 |
Itsasontzien maketagintza
Ondarroa eta Lekeitio marinel-herrietan, arrantza-jardueraren eraginez, bestelako eskulangintza dago: itsasontzien maketagintza, altxor apartak bildumazaleentzat eta apaingarri ederrak.
|
 |
|
1 . orrialdea 1
|
|