|
|
| Herriko dantzak |
Lea-Artibai eskualdea, dantza herriko idiosinkrazia eta mamiaren zati delako erakusgarri da. Berton, txikia izanda ere, sei dantza-mota herrikoi dantzatu ohi dira.
|
 |
Kaxarranka Ezagunenetakoa dugu, inolako zalantzarik gabe, “Kaxarranka” dantza hedatua. Lekeitioko arrantzaleen kofradia eta gremioan du jatorria, eta kofradiako maiordomo berria hautatzen zen eguna ospatzen du. San Pedro egunean dantzatu ohi da. Dantza berezi hau, kutxa edo kutxatzar baten gainean dantzatzen da, zortzi arrantzalek bizkarrean daramatela.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2003-06-30_kaxarran |
 |
Andre Aurreskua Lekeitiokoa ere da “Andre Aurreskua” izeneko dantza, aurreskuaren emakumezkoen bertsioa: dantzari emakumeek gizonak dantzarazten dituzte.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2003-05-11_lekeitio |
 |
Xemeingo Dantza edo Arretxinagako San Migel Markina-Xemeinen du jatorria “Xemeingo Dantza” edo “Arretxinagako San Migel” izeneko dantza, hots, ezpata-dantza, ongia gaizkiaren kontra borrokatzen adierazten duena, eta mendez mende, irailaren 29an, San Migel egunean, dantzatu ohi dena.
|
 |
Mahai Gainekoa “Mahai Gaineko” izeneko dantza herrikoia, Mendexa du jatorria.
Dantzari-bikoteak, gizonak eta emakumeak, mahai baten gainean dantzatu ohi dute. Mendez mende, abuztuaren 1ean, San Pedro Ad Vincula egunean, dantzatu ohi da.
|
 |
Zahagi Dantza “Zahagi Dantza” izeneko dantza, Markina-Xemein eta Ondarroako aratusteetan dantzatu ohi da.
|
 |
|
1 . orrialdea 1
|
|