|
|
| Bisita gidatuak eta
kultur ibilbideak |
Gaikako bisitaldiak
Eskualde honetako ondare kulturala eta naturala sakon ezagutu nahi duen orok, Lekeitioko Turismo Bulegoaren bitartez ahal du eskuratu zerbitzu hau. Bertan emango diote nahi duenaren berri: gaikako bisitaldiak edota ibiliak hirietan, historian eta monumentuetan barrena.
Eskaintza, ikastetxeentzat nahiz jende ororentzat da.
|
 |
Egitarau monografikoak
Ibiliak antolatzen dira eskualdetik, egitarau monografikoekin, hala nola, Andre Mariaren eliza nagusiei buruz, baseliza sekretuei buruz, landa-aristokraziaren jauregiei buruz, bandokideen dorreei buruz, edo baserri ederrenei buruz.
Eskaintza honen osagarri dira, ibili naturalistikoak eta ingurumen-ibilbideak, Otoio, Lumentxa eta Urregarai mendietara igotzeko.
|
 |
Playa de Ondarzabal itsasontzia
Bestelako eskaintzak daude, esaterako, Lekeition, euskal arrantza-ontzi batera, “Playa de Ondarzabal” delakora, sartzea; arrantza-tresnak eta arrantzaleen bizimodua ezagutzeko modu originala da.
|
 |
Trinkete Etxea aterpetxea
Lekeition ere, “Trinkete Etxea” aterpetxeak, ikastetxeentzako hezkuntza-egitarauetan espezializatu denak, kanpoko ekintzak antolatzen ditu adin guztietako lagunentzat.
|
 |
Ibilbide historiko eta monumentalak
Ibilbide gidatu historiko edo monumentalei dagokienez, Markina-Xemein, Ondarroa eta Lekeitio (garai bateko Erdi Aroko hiribilduak) herriek hiri-ibilbideak eskaintzen dituzte.
Ondarroan, esaterako, portuko instalazioak eta kontserba-fabrikak bisitatu daitezke.
http://www.learjai.com/euskera/bidemonux.php |
 |
Ziortzako Andre Maria
Aipatutako hiru hiri-ibilbideez gain, Ziortza-Bolibarren beste bat eskaintzen da, hain zuzen ere, garai batean kolegio-eliza izan zen Ziortzako Andre Maria ezagutzeko, euskal arkitektura- eta erlijio-ondarearen altxorra baita. Bizkaiko Golkoko Done Jakueren bideko toki interesgarria ere da, eta gaur egun, monasterio zistertarra da. Eskatuz gero, monjeek bisitarien gidari egiten dute.
|
 |
Simon Bolivarren museoa
Herri berean, gomendatzen da Simon Bolivarren museoa bisitatzea. Errementarikua baserrian dago, “Askatzaile”aren arbasoei datxekien orubean.
Museoan, Erdi Aroko bizkaitarren bizimodua eta Simon Bolivar “Askatzaile”aren jardunbide pertsonala eta politikoa erakusten dira.
http://www.simonbolivarmuseoa.com |
 |
Mendi-ibili laburreko bideak
Aipatutako ibilbideez gain, mendi-ibiliak eta natura gogoko dutenek, mendi-ibili laburreko bideak egiteko aukera izango dute. Seinaleztatuta daude, eta Mendiko Bizkaiko Federazioak homologatu ditu.
http://www.learjai.com/euskera/ibilbideak.php |
 |
GR-38
Ibili luzeak egin nahi dutenek, berriz, GR-38 delakoa dute euren eskura: garai batean Ondarroa eta Lekeitiotik abiatuz, eskualdea zeharkatzen zuen, hegoalderantz, Arabako lautadarantz. “Ardo eta Arrainaren ibilbidea” esaten zaio gaur egun bide horri.
|
 |
Done Jakueren bidea
Bada beste ibilbide interesgarri bat, Bizkaiko Golkoko Done Jakueren bidearen zati bat, hain zuen, ekialdetik mendebalderantz doana.
|
 |
Ibilbideren bat egin nahi duenak, eskualdeko bi turismo-bulegoetan izango ditu eskuragarri argitalpen monografikoak, ibilbide guztiak xehe-xehe azaltzen dituztenak.
|
 |
|
1 . orrialdea 1
|
|