[castellano] [english] [français]
[Sarrera] [Zure iritzia]  [Bideoa]   [Foroa]  [Postalak] [Argazki bilduma] [Loturak[Web mapa]
Aurkitu
 
Atseden hartu
 
Etorri
 
Bisitatu
Bide Historiko Monumentalak 
Bisita gidatuak eta kultur ibilbideak 
Ibili
 
Jardun
 
Bizi
 
Gozatu
 
Herrira bueltatu
Herrika bilatu
Gizaburuaga
Lekeitio
Berriatua
Etxebarria
Ziortza-Bolibar
Ondarroa
Markina-Xemein
Ispaster
Mendexa
Amoroto
Munitibar
Aulesti
BIDE HISTORIKO-MONUMENTALA
Etxebarria
Oso gutxi dakigu Etxebarriako Elizatearen jatorriari buruz. Dirudienez, XIV. mendearen amaieran, Barroetako oinetxeko jaunak San Andres Apostoluari eskainitako parrokia sortu zuen, Kartagoitia izeneko bere lur-sailean.
Hala ere, garai hartako dokumentazioan ez da agertzen horri buruzko inolako aipamenik, ezta fundazioaren data egiaztatu dezakeen bestelako ezer.
Etxebarria, Kalamua (767 m.) mendiaren oinetan dago, eta Urko ibaiak zeharkatzen du. Haran estuz eta mendi hegal malkartsuz osaturiko inguru naturala da, eta Erdi Arotik aurrera, gutxienez, Gipuzkoara joateko egin beharreko bidean ezinbesteko zen bertatik igarotzea.
 
 
Foiletoa deskargatu word formatuan
Foiletoa Word formatuan Word formatuan deskargatu
 
 
Ikusi beharrekoak
URKO BIDEA 
Bi km inguru dituen oinezkoentzako bidea da. Munibe jauregiaren ataritik irteten da, Markina-Xemein eta Etxebarria lotzen dituen errepidearen albo batetik, eta Urko ibaiaren bideari jarraitzen dio ibilbidearen zati handian, errota, burdinola eta dorretxe zaharrak zeharkatuz.
Horren jatorria bi herri horien artean zegoen errege bidean dago. Gaur egun berreskuratu egin da, eta aisia, kirola eta kultura nahasten dituen pasealekua eskaintzen digu. Bidean ibiliz, Etxebarriako jendearen eta ondarearen historiari buruzko zati bat ezagutzeko aukera izango dugu.
gora
MUNIBE JAUREGIA 
Estilo eklektikoko landa-guneko jauregia da (erromantizismo-neoklasikoa). XX. mendearen hasieran eraiki zen, eredu herrerarrei jarraituz, baina barrokoko hainbat elementu sartuz. Jauregia babestuz, 65 hektareatako landetxe zabala dago.
1992an sutea izan zen, eta bertan eraikinaren zati handia erre eta XVIII. mendeko euskal liburutegi garrantzitsuena izan zenaren fondoetako batzuk ere deuseztatu zituen.
Landetxe honetan garai batean zaldi odolgarbi ingelesen behor talde garrantzitsua egon zen. Gaur egun bere jabea BBV fundazioa da.
gora
ANSOTEGI JAUREGIA 
XVII. mendearen amaieran eta XVIII. mendearen hasieran eraiki zen, aurretik bertan zegoen eraikin baten gainean. Etxebizitzarekin batera errota eta burdinola daude.
Eraikina, kubo itxurako bloke handia da, harlanduz eta harlangaitzez eraikia. Fatxadan Ansotegitarren armarria du. Uste denez armarriaren jatorria Andres Ansotegi da, Calatrava Ordenako zalduna (ordena horren gurutzea armarria dago).
gora
ANSOTEGIKO ERROTA ETA BURDINOLA 
Ansotegi jauregiaren ondoan daude, eta, beste garai batean, urtegiarekin eta antepararekin, jauregiaren multzoa osatzen zuten.
Gaur egun, berriztatu ondoren, landa-hotel bilakatu da, baina jatorrian, burdinola eta ibai-errota izan zenean izan zituen egiturazko elementu asko kontserbatu ditu. Errotak, ehotzeko erabiltzen ziren instalazioak kontserbatzen ditu.
gora
MAŅOZKA JAUREGIA 
Jatorrian, XV. mendeko dorretxea izan zen, baina eraikina beranduagokoa da (XVII. mendearen amaierakoa). Harlanduz eta harlangaitzez eraiki zen, eta fatxadan, ezagutzen ez dugun armarriak utzitako hutsunea hauteman daiteke.
Badakigu bertan jaio zirela Juan Maņozca, Mexikoko artzapezpiku 1643 eta 1653 bitartean eta Jose Santos Maņozca, indiarrek XVIII. mendean martirizatu eta hildakoa, Kubako apezpiku zela.
gora
URRUSOLO ERROTA 
Ibai-errota hori Etxebarria eta Barinaga lotzen dituen errepidearen ondoan dago, Urko ibaiaren ertzetan.
Errota txikia da, eta nahiko egoera onean dago bai ehoketarako instalazioak (artoa ehotzeko harri bat eta garia ehotzeko beste bat) bai eta antepara ere. Duela urte gutxira arte martxan egon da.
gora
IBARGUENGO GARAIA 
Etxebarria eta Barinaga lotzen dituen errepidearen ondoan dago. XVI. mendearen erdialdeko garautegi bat dago, enbor-piramide formako lau zutabeak altxatua. Goialdea eraikita dago, haritzezko zurez oso-osorik.
Garai edo horreo hori Euskal herrian dauden guztien artean modu naturalean ongien kontserbaturik dagoena da, eta Europako ikerlariek 1920ko hamarkadan aztertu zuten lehenengoa izan zen.
gora
JAUREGI EDO PATROKUA JAUREGIA 
XVIII. mendearen hasierako jauregi barrokoa da, gaur egun landa-guneko etxebizitza bilakatuta badago ere. Hirigunean dago, San Andres parrokiatik oso gertu.
Fatxadan Barroetatarren armarria dago, horiek baitziren jauregiaren jabeak eta elizaen zaindariak 1796an. Armarriak kaskoa, lumak, lanbrekinak ditu, eta bi arranoren buruak goialdeko izkinetan. Armarrian bi kanpandorre txiki ikusten dira, eta haien azpian, Calatravako gurutzea.
gora
SAN ANDRES APOSTOLUAREN ELIZA 
Badirudi San Andres Apostoluaren eliza XIV. mendean sortu zela. Uste denez, bertako lehenbiziko parrokia gaur egungoa dagoen leku berean egon zela,Kartagoitia izeneko tontortxo txiki baten gainean. 1570ean berriro eraiki zuten eta 1616an estalita zegoen jada kapera nagusia.
Estilo barrokoko eliza da, oin plano basilikala duena, ganga itxurako lau zatirekin, haietako azkena garaipen arkuan amaituz. Arku horren gainean balio handiko erretaula barrokoa dago. Ganga eta dorrea XVII. mendearen amaierakoak dira.
Barrualdean azpimagarriak dira, baita ere, XIX. mendeko brontzeko plakaren gainean dauden olioak, Barroetatarrek elizari emandakoak eta bi transeptuen alboetan eta nabe nagusian daudenak.
gora
 
Lea Artibaiko Garapen Agentzia Lea Artibaiko Garapen Agentzia
Xemein Etorbidea, 12. 48270 Markina-Xemein
  Lea Ibarra Bizkaiko Foru Aldundia Europar Batasuna Euskadi made in
Tel: 94 603 41 11/ Fax: 94 603 41 13 E-mailez kontaktatzeko Administrazioa