[castellano] [english] [français]
[Sarrera] [Zure iritzia]  [Bideoa]   [Foroa]  [Postalak] [Argazki bilduma] [Loturak[Web mapa]
Aurkitu
 
Atseden hartu
 
Etorri
 
Bisitatu
Bide Historiko Monumentalak 
Bisita gidatuak eta kultur ibilbideak 
Ibili
 
Jardun
 
Bizi
 
Gozatu
 
Herrira bueltatu
Herrika bilatu
Gizaburuaga
Lekeitio
Berriatua
Etxebarria
Ziortza-Bolibar
Ondarroa
Markina-Xemein
Ispaster
Mendexa
Amoroto
Munitibar
Aulesti
BIDE HISTORIKO-MONUMENTALA
Amoroto
Gorapen muintsu eta mehartutako ibai-haranen artean banatutako habitat sakabanatua. Herri bilgune handienak Elexalde guneak sortzen du, Ugaran, Odiaga eta Urrutia bezalako auzuneak ere badirelarik. Herriaren gehiengoak lehen sektorean lan egiten du, behiak eta hauen beharretarako zelai eta zuhainak nabarmentzen direlarik.
Aintzina Amorredo deitua kararri harrobiak ustiatzen zituen. Lehen gizakien ekintza aztarnak historiaurre garaikoak dira, udal honetako Abittaga eta Pepetxo III haitzuloetan aurkitzen direlarik hainbat aztarnategi. Bere jatorrian Lekeitioko ondare feudaletako zati bat zen, baina bere hazkunde ekonomiko eta demografikoak bere independentzia eragin zuen Erdi Aroan.
Ahizpa txikietatik dotore eta ezagunena da. Nekazal munduan arkitektura herrikoiaren artea eta monumentaltasun aristokratikoaren aurrean berbaliotzen eta mantentzen ondoen jakin duena. Eta gainera bere festak eta gastronomia, benetan ere ezagunak, oso erakargarriak dira.
 
 
Foiletoa deskargatu word formatuan
Foiletoa Word formatuan Word formatuan deskargatu
 
 
Ikusi beharrekoak
SAN MARTIN ELIZA 
Eliza gotiko-neoklasiokoa da, bere jatorrian XVI. mende hasierako eraikuntza gotiko-errenazentista bitxia izan zelarik. 1797an jasan zuen berregite sakonak orain duen egoeran utzi zuen.
Bere barnean San Martin- en erretaula nabarmentzen da, errenazimendu klasiko garaiko lana, XVII. mende erdialdeko egur polikromatua.
Errenazimenduko garai honi dagozkio garrantzi handieneko arkitektura elementuak.
gora
PLAZAKO MULTZO NEOKLASIKOA 
Elizarekin batera, taldeko eraikuntza esanguratsuena den UDALE-TXEA, errenazimenduko diseinu lehorrekoa eta plazarantz balkoi-miradore ederra duena.
gora
ABADETXEA BASERRIA 
Baita ere enparantzan dagoen ABADETXEA BASERRIA, sarbide eta balkoiaren bitartez hiru ardatz bertikaletan eta lau horizontaletan simetria mantentzen duen XIX. mendeko eraikin tipikoki neoklasikoa dugu, arkupea galdu duelarik.
gora
ALDEKOA eta ITURRARAN-BEKOA BASERRIAK 
Tipologia eta kronologia ezberdinetako eskualdeko laborantza etxe tipikoen adibide nabarmenak dira. Zenbait kasutan euskeraz egindako XVIII. eta XIX. mendeetako eskaintza inskripzioak dituzte etxe biek, benetan aparteko gertaera. Aipatzekoa da, udalerri osoan, hain espazio txikian bildurik dagoen goi-mailako arkitektura kalitatezko baserri multzoa, non ataburudun arkupeak dituzten egurrezko bilbapendunak nagusi diren.
gora
BESTE BISITA BATZUK: 
gora
IDARRETA BASERRIA 
1754an berreraikitako laukizuzen formako oinaldea duen baserri barrokoa da. Zutabedun arku bikoitz batek jasotzen du, harlandu ederrak ditu eta gurutze bat inskribaturik daramaten irudi biluztuen multzo bat erliebean. Esaldi eta goiburuen edukinak garai hartako adierazgarri dira: Ardatzaren gainean ondorengoa irakur dezakegu: “EGUITEN BADOC BIERRA JANGO DOC OGIA” (Lana egiten baduk, jango duk ogia) eta basati batzuek eutsitako armarri baten: ”OBRA HAVE EGUIN EBA JUANE COSCORRAZA ETA YBARRETACOC” (Obra hau Juan Koskorraza eta Ibarretak egin zuen). Baita ere aipagarria da Lea ibaia eta bere ibaiadarren inguruetan garai batean izandako errota kopurua, nahiz eta gaur egun hondakin gutxi batzuk baino ez geratu. Urregarai-Bedartzandi. Senderismoa gustoko dutenek, Elexalde-ko herrigunetik Urregarai-Bedar-tzandi-ko parkera joateko aukera dute, bai Aulesti eta bai Markinarantz doan porlanezko bidetik abiatuz. Goierriko auzora heltzean, mendian barneratu beharra dago Belartzandiren gailurreraino iritsi arte, marra zuriz adierazitako bide-zidor baten zehar.
gora
 
Lea Artibaiko Garapen Agentzia Lea Artibaiko Garapen Agentzia
Xemein Etorbidea, 12. 48270 Markina-Xemein
  Lea Ibarra Bizkaiko Foru Aldundia Europar Batasuna Euskadi made in
Tel: 94 603 41 11/ Fax: 94 603 41 13 E-mailez kontaktatzeko Administrazioa