|
|
| Azokak |
Urtean zehar, nekazaritza- eta itsas azoka nagusiak, Markina-Xemein, Lekeitio, Ondarroa eta Berriatua herrietan egiten dira.
Markina-Xemeinen hainbat azoka antolatzen da, baina bikainenak otsailean eta urrian egiten dira.
Otsailekoa, mintegietan landatu eta hazten diren landara eta zuhaitzetan espezializatu da, baita nekazaritza-makina eta lanabesetan ere.
|
 |
Urriko azoka
Urriko azokan, abere- eta gazta-txapelketak eta erakustaldiak, eta ortuko produktuen eta fruituen txapelketak eta erakustaldiak antolatzen dira. Betidanik egon da azoka hau Euskal Herriko azoka-egutegian.
|
 |
Lekeition bi azoka egiten dira urtean.
|
 |
Sagardo eta Okela Eguna (Lekeitio)
Abuztuan, “Sagardo eta Okela Eguna” antolatzen da: bisitari ugari inguratzen da bertora, sagardoa edatera eta okela jatera.
|
 |
Santo Tomas azoka
Abenduan, Santo Tomas azoka ospatzen da, Gabonetako atariko gisa, eta nekazaritzako produktuak, abereak, arrainak eta artisau-produktuak saltzen dira.
|
 |
Hegaluze astea
Bi urtean behin, uztailean, udaldian, hain zuzen, “Hegaluze astea” ospatzen da Lekeition. Arrantza-azoka antolatzen da, bai eta jardunaldi tekniko interesgarriak eta hegaluze-txapelketak eta dastapenak ere.
|
 |
Antxoa Eguna
Maiatzean, Ondarroan, “Antxoa Eguna” ospatzen da. Jai-eguna da: kontserbak erakutsi eta saldu egiten dira, sukaldaritza-txapelketak izaten dira, eta antxoa-pintxoak dastatzeko aukera egoten da.
|
 |
Sagardo eta Okela Eguna (Ondarroa)
Ondarroan ere, abuztuan, “Sagardo eta Okela Eguna” ospatzen da, hots, nekazaritzako elikagaien azoka, bertoko sagardoa edateko eta okela jateko.
|
 |
Baserri Eguna
San Gregorio jaiekin batera, Berriatuan “Baserri Eguna” ospatzen da, eskualde honetako azoka klasikoenetako bat. Baserriko produktuak, arrain-kontserbak, barazki eta fruituen kontserbak eta artisau-produktuak erakutsi, saldu eta dastatzen dira.
|
 |
|
1 . orrialdea 1
|
|