[castellano] [english] [français]
[Sarrera] Turismo bulegoak Telefono interesgarriak  Deskarga gunea Bideoa  
    [Zure iritzia] [Loturak] [Web mapa]
Aurkitu
 
Atseden hartu
 
Etorri
Euskal Kirola 
Euskara 
Jairik jai 
Herriko dantzak 
Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia 2006 
Musika 
Kale antzerkia eta zinema 
Artea 
Eskulangintza 
Nekazal eta itsas azokak 
Bisitatu
 
Ibili
 
Jardun
 
Bizi
 
Gozatu
 
Eskualdeko artistak
Miguel Angel Lertxundi
Felix Beristain
 
Artea
 Lea-Artibai sustrai eskualdea dugunez, bertoko seme-alaben arte-adierazpena erro jatorren luzapena da.
 
Miguel Angel Lertxundi Miguel Angel Lertxundi da gaur egungo eskulturagintzaren adierazgarririk onena. Artista honen lanak ezin hobe elkartzen ditu harria, metala eta zura, hain zuzen ere, naturaren lau elementuak hirutan elkartu nahian. Bere lanak, mundu guztiko arte-galerietan egon dira erakusgai, hala nola, Ameriketako Estatu Batuetakoetan, Japoniakoetan edo Europako hainbat herrialdekoetan. Nazioarteko kritika zorrotzenak ere aintzat hartzen du.
 
Felix Beristain Felix Beristain margolari ondarrutarra ere dugu eskualde honetako artista bikaina. Euskal margolaritza errealistaren maisu bikainenetakotzat hartzen da. Bere lana, berberatasun nabaria duena, nazioarteko margolaritzako margolari errealisten talde apartaren barruan dago. Aipagarriak dira ere, Markinako Alvaro Casillas margolari eta eskultorea eta Lekeitioko Alberto Brasola paisajista.
 
 Beste arlo bati dagokionez, azpimarratzekoa da udalek, hala nola, Etxebarria, Ondarroa edo Lekeitio udalek, arte amateurra sustatzeko egiten duten ahalegina. Horretarako, ikastaroak, aire zabaleko pintura-lehiaketak edo erakusketak antolatzen dituzte.

Arlo pribatuari dagokionez, aipatzekoa da, Ondarroak arte-galeria, “Lanart”, duela. Bertan erakusten dira eskualde honetako nahiz Euskal Herriko artista adierazgarrienen lanak.

 
   1 . orrialdea 1   
 
Lea Artibaiko Garapen Agentzia Lea Artibaiko Garapen Agentzia
Patrokua Jauregia - Xemein Etorbidea, 13. 48270 Markina-Xemein
  Lea Ibarra Euskadi, atsegin handiz Bizkaiko Foru Aldundia Europar Batasuna
Tel: 94 603 41 11/ Fax: 94 616 90 80 behargintza@lekeitio.com Administrazioa